Ered Engrin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ered Engrin edo Burdinazko Mendiak, Tolkienen legendarium ospetsuan, kurba bat eginez, Erdialdeko Lurraldearen iparraldeko muga osoan zehar hedatzen den mendilerro boteretsu ea hotz bat da.

Melkorrek altxa zuen mendilerro hau Lanparen Aroetan, mendilerro honen ekialdeko eskualdeetan zegoen Utumno gotorlekuari, babes hesi bat emateko. Angband ere defendatzen zuten, Iluntasunaren Aroetan eraiki zena eta mendebaldean zegoena, mendien erdian bertan. Hiru ahoko sumendia zen Thangorodrim, mendilerro honen magalean zegoen, Dorthonionetik Dod Daedelothen bidez banandua.

Eguzkiaren Lehen Aroaren amaieran, Ered Engrin mendilerroa, Haserrearen Gerran suntsitua izan zen, eta, Angband eta sumendiarekin batera, suntsitua izan zen eta itsasoan hondoratu zen.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ered Engrin, sindarinezkoa izena da, eta Ered, orot hitzaren plurala dena eta "mendiak" esan nahi duena, eta engrin, angrenen plurala eta "burdina" esan nahi duena, hitzez osatua dago.