Ereinotz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Ereinotza
Hostoak, loreak eta fruituak
Hostoak, loreak eta fruituak


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Plantae
Dibisioa: Magnoliophyta
Klasea: Magnoliopsida
Ordena: Laurales
Familia: Lauraceae
Generoa: Laurus
Espeziea: L. nobilis
Izen binomiala
'Laurus nobilis'
L.

Ereinotza edo erramua (Laurus nobilis) zuhaitz bat da. Landare termofiloa da eta berezkoa da kostalde trokarte heze eta itzaltsuetan, bai eskualde mediterranear eta atlantiarrean ere. Euskal Herriko isurialde atlantikoan haltzadi, baso misto eta artadietan aurkitzen da, inoiz basotxoak eratzen dituelarik. Oso zaila da, jada, bereiztea zein den landatua eta zein den bertakoa. Izan ere, sakabanaketa ornitokoroak (hegazti bidezko sakabanaketa) eta landatua izanak eragozten dute berezko populazioak eta aspaldiko edo ez hain aspaldiko landaketak bereiztea.

Bere izen binomiala Laurus latinez erramua esan nahi du. Nobilis hitza nobletik dator, kontutan hartu behar baita lehen olinpiadetako irabazleak erramu koroa batez koroatzen baitzituzten.


Eduki-taula

Ezaugarriak [aldatu]

Zuhaitz orokorrean txikiak dira, 10-12 metro eskasera iristen direnak. adaburu trinko eta erregularra, oinetik adarkatzen dena. Enbor zuzena, azal mehe eta leunekoa, kolore grisaska edo arreska. Adar tenteak eta adaxkak glabroak eta lustredunak dituzte.

Hostoak [aldatu]

Lantza formako hosto luzangak, 6-15 x 2-5 cm-koak, glabroak. Gainaldean berde ilunak eta argiagoak azpialdean, batzuetan hertz uhindukoak. Gogorrak dira, ezko ugariko kutikula dela eta. Usain bereizgarria dute, ur-estresa dela eta ugariagoa delarik isurialde mediterranearrean.

Loreak [aldatu]

Zuhaitz monoikoak dira. Loreak, 4-6, galtzarbeko gingiletan, oinetan 2-4 brakteaz osatuak. Periantoko piezak, 3-4,5 x 1,5-2 mm-koak, erorkorrak berde horixkak edo zurixkak. Lore arren estanbreak 3 mm ingurukoak eta emeek 4 harizpi antzu eta erdian pistilo bat dute.

Fruitua [aldatu]

Oliba txiki baten itxurakoa da, 9 x 6,5 mm-koa, hasieran kolore berdekoa eta belzten doana heldu bilakatu ahala.

Erabilerak [aldatu]

Bere zur gogorragatik baso ustiapenari dagokionez interes gutxikoa da

Ez ordea bere hostoak; usaintsu izerditsu eta estimulatzaileak. Hostoak antzina Olinpiar Jokoetako txapeldunen koroa egiteko erabiltzen ziren. Gaur egun, sukaldaritzan erabiltzen da gozagarri gisa. Eta gainera badituzte ezaugarri karminatiboak eta urdaileko tonikoak.

Erreferentziak [aldatu]

Ikus, gainera [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Ereinotz