Eremu-teoria kuantiko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Eremu-teoria kuantikoa (edo QFT, Quantum Field Theory ingelesez) mekanika kuantikoaren printzipioak jarraikako eremuen sistema klasikoei aplikatzen dizkien marko teoriko bat da. Formaltasun honen bidez bere kopurua konstantea ez den partikula kuantikoez osatutako sistema baten eboluzioa eta elkarreraginak deskriba daitezke, hau da, partikula-antipartikula suntsiketa|sortu edo suntsitu]] egin daitezkeenak.

Honen aplikazio nagusia energia altuko fisikan da, non erlatibitate bereziaren teoriak dioenarekin uztartzen den. Erregimen horretan partikula subatomiko mota guztiak eta hauen arteko elkarreraginak har ditzake, baita iragarpen oso orokorrak egin ere, CPT simetria, spina eta estatistikaren arteko harremana, eta antimateriaren existentzia kasu. Gainera, oso tresna garrantzitsua da materia kondentsatuaren fisikaren testuinguruan, non supereroankortasuna bezalako fenomenoak azaltzeko erabiltzen den.