Ergino

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ergino Buzige erregina eta Orkomenoko Klimeno erregearen semea zen. Tebas hiriaren aurka joan zen miniasen buru Menezeoren auriga zen Perieresek bere aita Poseidon jainkoaren omenezko jai batean hil ondoren.

Istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tebastarrak garaitu ondoren, hauekin su-eten bat adostu zuen, honen bidez, tebastarrak urtean 100 behi hogei urtez ordaintzera konprometitzen zirelarik. Baina urte batzuk beranduago Heraklesek Erginok bidalitako gizonekin topo egin zuen, zergaren ordainketa jasotzera zihoazenak, eta sudurra eta belarriak moztu zizkien, lepoan zintzilikatuz, eta Erginori zerga bezala eramateko agindu zien. Honek, haserre, Tebasen aurkako espedizio militar bat antolatu zuen, eta Tebasko erregea zen Kreonte Erginori kalteak ordaintzera zihoanean, Herakles tebastarren buru jarri zen eta miniasak garaitu zituen, Ergino bere eskuekin akabatuz. Beste tradizio baten arabera, Ergino ez zen borrokan hil, baizik eta Heraklesekin minias herriek kobratzen zutenaren zerga bikoitza ordaintzera konprometitzen zen konbenio bat adostu zuela.

Argonauten espedizioan parte hartu zuen, eta Argo ontziaren pilotua izan zen Tifis hil ondoren. Lemnosko jokoetan lasterketa irabazi zuen uharteko emakumeek, oraindik gaztea izan arren ile zuria izateagatik iseka egiten zioten arren. Batzuetan, Ergino hau Poseidon jainkoaren seme eta Mileton jaioa bezala aipatzen da.

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere semeak Agamedes eta Trofonio izan ziren, biak arkitektoak, adostasun argirik ez dagoen arren, Agamedesen aita bezala Apolo, Zeus eta Poseidon jainkoak aipatzen baitira. Era berean, bere ama edo emaztea Epikaste izango litzateke, honekin Trofonio (bere anaia izango ez litzatekeena) eta Zertzion izano zituelarik.


Aurrekoa
Klimeno
Orkomenoko erregea
Ondorengoa
Trofonio