Eriba-Adad II.a
Wikipedia(e)tik
Eriba-Adad II.a, Asiriako errege bat izan zen. K. a. 1056 eta K. a. 1054 bitartean gobernatu zuen. Bere aita Ashur-bel-kalaren oinordekoa izan zen Asiriako tronuan, baina bi urteko erregealdia besterik ez zuen izan, bere osaba Shamshi-Adad IV.ak tronua usurpatu zion arte. Honen ondoren, ez da askoz gehiagorik ezagutzen bere erregealdiari buruz.
| Aurrekoa Ashur-bel-kala |
Asiriako erregea K. a. 1056-K. a. 1054 |
Ondorengoa Shamshi-Adad IV.a |