Erica

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erica
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaEricales
FamiliaEricaceae
Generoa Erica
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakheather wood (en) Itzuli

Erica landare loredunen genero bat da, Ericaceae familiaren barnekoa, 600 zuhaixka edo mulu espezie baino gehiago dituena. Genero honetako hainbat espezieri txilar edo ainar izena ematen zaie euskaraz.

Morfologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie gehienak zuhaixkak dira eta 0,2-1,5 m-ko altuera dute; hala ere zenbait espezie 6-7 metrotara hel daitezke: adibidez Erica arborea eta Erica scoparia[1]. Hostoak iraunkorrak edo perennifolioak dira, bertizilatuak 3 edo 6naka, eta askotan erikoideak, bata bestearekin oso hurbil daudelarik. Hostoen txortena ia ez da behatzen, oso motza baita.

Erica tetralix egituren ilustrazioa.

Loreak muturreko lukuetan (matsalko-erako lore-elkarteetan) kokatzen dira, periantoak 4 edo 5 piezako bertiziloetan eta kalizak sepaloak txikiak eta askeak ditu, kolore berde edo arrosatuak hartzen dutelarik. Korolak kanpai- edo eltze-itxura hartzen du eta fruituan iraunkor mantentzen da. Nektar-diskoaren gingilen artean txertaturik 8-10 estamine daude; polinizazioa errazteko anterak luzakin batzuk ditu[2].

Fruituari dagokionez karpeloen erdiko nerbiotik zehar irekitzen dira, eta kapsula bat da, lokulizida motakoa. Hazi oso txikiko landareak dira, morfologia aldakorrekoak (globo-formakoa, oboideak, elipsoideak), hori edo gorrixkak, eta oso ugariak. Zenbait espezieetan lehorteen aurka oso erresistenteak dira, hamarkadetan bizirauteko gai baitira. Honek leku lehorretan bizitzeko ahalmena ematen die.

Filogenetikoki oso harremanduta dagoen Calluna generoarekin askotan nahasten da. Nahiz eta oso antzekoak izan, bereiz daitezke. Haien arteko desberdintasunen artean, Erica generoko espezieak hosto txikiagoak dituzte, 2-3 mm-ko luzerakoak; bestalde, azken hauen korolak petalo desberdintzatuagoak dauzka.[3]

Polinizazioa eta egitura morfologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cinnyris chalybeus, Capetown, South Africa.

Landare loredunak izanik, hauen ugalketarako polinizazioa ezinbestekoa da. Polena edo gametofito arra mugiezina denez, obuluetaraino garraiatu behar da, eta beraz, garraio-bektorea inguru-baldintzen menpe dago. Loreen polinizazioa normalean haize, intsektu edo txorien bitartez ematen da, espezieen arabera[4]. Izan ere, Nectariniidae hegaztien familiako zenbait txori Erica generoko landareak polinizatzen dituzte, adibidez Cinnyris chalybeus eta Anthobaphes violacea espezieak[1]. Espezie gehienek fruitu lehorrak dituzte, zeintzuk irekitzen diren hazi txikiak askatzeko; hala ere, espezie gutxi batzuk fruitu mamitsuak dituzte.

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie gehienak eremu txikietako endemismoak dira, eta horietatik gehienak Afrika hegoaldekoak, beste espezie guztiak Afrikako beste lekuetakoak, Madagascarekoak, Mediterraneo ingurukoak eta Europako endemikoak direlarik. Hala ere, espezie gutxi batzuk Ipar Ameriketan sartu dira[5].

Bizilekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Habitatari dagokiola, erikazeo gehienak bezala, txilarrak landare kaltzifugoak (azidofiloak) dira, mugaturik daude lurzoru azido edo oso azidoetan bizitzera, eta beraz karbonatoetan aberatsak diren lurretan haztea ezinezkoa dute. Lur lehor eta haretsuetatik, zingirak bezalako lur oso hezeetara bizi daitezke; ordea, normalean txilardiek, mortuak eta basoen soilgune azidoak bezako lur-eremuak menderatzen dituzte[1].

Espezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie-kopurua handia da, 1976 espezie daude deskribaturik, zeinetatik soilik 863 onartutak dauden[6]. Gehienak Afrikako endemikoak dira, baina Euskal Herrian aurkitzen direnak hauek dira[2]:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Ingelesez) Erica. 2019-01-13 (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).
  2. a b I., Aizpuru,. (2010). Euskal herriko zuhaitz eta zuhaixken gida. (2. [argit.]. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco ISBN 9788445730515. PMC 868798162. (Noiz kontsultatua: 2019-03-15).
  3. (Gaztelaniaz) Erica. 2018-04-04 (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).
  4. P., Rafferty, John. (2011). Lakes and wetlands. Britannica Educational Pub. in association with Rosen Educational Services ISBN 9781615304035. PMC 681410922. (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).
  5. (Ingelesez) «heath | Plant, Description, & Examples» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).
  6. (Ingelesez) List of Erica species. 2019-01-07 (Noiz kontsultatua: 2019-03-15).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]