Erich Maria Remarque

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Erich Maria Remarque

Erich Maria Remarque Alemaniar eleberrigilea (Osnabrück, 1898 - Locarno, Suitza, 1970) izan zen. Benetako izena Erich Paul Remark zuen.

Biografia [aldatu]

Soldadu izan zen Lehen Mundu Gerran, eta arrakasta handia lortu zuen gerraren aurkako Im Westem nichts Neues (1929, Berririk ez mendebaldeko frontean) obrari esker. Bi urte geroago kaleratu zuen lehen eleberriaren jarraipena zen Der Weg zurück (Itzulera) eleberria, gerraondoko arazoak agertu zituena. Hitler aginpidera heldu zenean Suitzara alde egin zuen lehenik eta Estatu Batuetara gero.

Obra nagusiak [aldatu]

  • Drei Kameraden (1938, Hiru burkide)
  • Arc de triomphe (1948, Garaipen-arkua)
  • Der schwarze Obelisk (1957, Obelisko beltza)
  • Zeit zu leben und Zeit zu sterben (1954, Bizitzeko garaia eta hiltzeko garaia)
  • Der Himmel kennt keine Günstlinge (1961, Zeruak ez du begikorik)

Erreferentziak [aldatu]