Erico Verissimo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erico Verissimo

Erico Lopes Verissimo —berak erabilitako grafian— edo Érico Lopes Veríssimoportugesaren gaur egungo idazkeran— (Cruz Alta, Brasil, 1905eko abenduaren 17a - Porto Alegre, Brasil, 1975eko azaroaren 28a) portugesezko eleberrigilea eta literatura-historialari eta -kritikaria izan zen. Verissimoren eleberriak esperimentalak dira teknikan eta hizkuntzaren erabileran, eta idazleak gizartearen aldaketei buruz zuen ardura erakusten dute.

Verissimoren obra handiena eta ezagunena azkena da, O tempo o Vento trilogia (1949-1962, Bizitza eta Haizea); Brasilgo familia bateko zenbait belaunaldiren historiaren kontaera da, literaturan egin den gautxoen bizimoduaren erretraturik zuzenenetako bat.

Beste lan aipagarri batzuk: Clarissa (1933), Caminhos Cruzados (1935, Bide gurutzatuak), O Resto E Silêncio (1946, Gainontzekoa isiltasuna da).

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erico Verissimo Aldatu lotura Wikidatan