Erik the Viking

Wikipedia, Entziklopedia askea

Erik the Viking (euskaraz Erik Bikingoa) 1989ko Terry Jones ingeles zinema zuzendari eta aktorearen komedia filma bat da. Tim Robbins, Terry Jones, John Cleese, Gary Cady, Eartha Kitt, Mickey Rooney, Imogen Stubbs, Samantha Bond, Antony Sher, John Gordon Sinclair, Tim McInnerny, Charles McKeown eta Freddie Jones aktoreek antzeztu zuten.

Monty Python britainiar umorista-taldearen filma bat da.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Erik (Tim Robbins) bikingo gerlaria indarkeria eta beldurra nagusi diren mundu batean bizi da, Ragnarök aroa, eta bere herritarrekin batera bizi ahal izateko, nahiz denbora-pasa gisa, arpilaketan jardun ohi du. Erasoaldietako batean, hil berri duen neskataz maiteminduko da, eta hilketak eta bortxaketak nagusi diren mundu batean gauzetaz gogoeta egiten hasiko da.

Tribuko Freyja (Eartha Kitt) sorginaren aholkuz, Erikek herriko gerlari onenak elkartu eta eskandinaviar jainkoen hiria den Asgardera joateko itsasoratu daitezen konbentzituko ditu, bertan, Fenrir otsoa zerutik kanporatu eta Lurrari bizitza itzularaziz, baina euren ibilbidean barna helmugara iritsi arte arrisku eta oztopo ugari topatuko dituzte.

Aktoreak

Kanpo loturak