Erimantoko basurdea
Erimantoko basurdea greziar mitologiako basurde erraldoia da. Hau ehizatzea Heraklesi jarritako lan bat izan zen.
Heraklesen laugarren lana [aldatu]
Basurdearen atzetik zihoala, bere lagun Folo zentauroarekin egin zuen topo. Honek bere ardoa eta janaria banatu zuen Heraklesekin. Gainerako zentauroak haientzako gordeta zegoen ardoa usaintzean, Heraklesen kontra hasi ziren: Heraklesek hasieran saihestu egin zituen baina gero bere gezi pozoitsuekin hil zituen, batzuk besteak ihes egiten zuten bitartean. Folok, harrituta, gezietako bat hartu zuen, horrelako gauza txiki bat zentauro bat nola hil izan zuen jakin gabe, eta hain zorte txarra izan zuen, ezen gezia hankara jauzi eta hil egin zen.
Azkenean Heraklesek basurdearen atzetik jarraitu zuen, elurrez estalitako leku baten inguratu ondoren, kateekin lotu eta Mizenasera eraman zuen.