Erisipela

Wikipedia, Entziklopedia askea
Josu (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 13:42, 7 abuztua 2016
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Erisipela dermisaren eta ehun konjuntiboaren gainaldeko geruzen hantura, estreptokoko izeneko bakterioen eraginez sortua (nagusiki, Streptococcus pyogenes izaten da eragilea). Batez ere azalean sortzen dituen gorriune urtsuak, sukarra, egonezina eta buruko mina ditu ezaugarri nagusiak. Gehienetan hanketan agertzen da, baina nonahi ager daiteke, baita aurpegian ere. Kutsakorra da oso. Gaizki sendatuz gero, septizemia baten eragile izan daiteke. Beste garai batean eritasun beldurgarria bazen ere, gaur egun erraz sendatzen da antibiotikoekin eta eragile kimikoekin.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erisipela Aldatu lotura Wikidatan