Eriskay poni

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Eriskay ponia
Status iucn3.1 CR eu.svg

Iraute egoera: Arrisku larrian
Eriskay pony beinn sciathan.jpg

Jatorrizko herrialdea(k):
 Eskozia

Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Perissodactyla
Familia: Equidae
Generoa: Equus
Espeziea: Equus ferus
Azpiespeziea: Equus ferus caballus
Arraza

Eriskay ponia

Eriskay poni Eskoziako bertako zaldi arraza bat da. Bere tamaina zein ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean sartzen da.

Sakontzeko, irakurri: «Poni»

Arrazaren jatorria Kanpoko Hebridak uhartediko Eriskay uhartean dago.

Arrazaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzineko arraza da, Zelta ponien taldean kokaturik.

Arrazaren egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rare Breeds Survival Trust delako elkartearen arabera, arrazaren egoera oso larria da eta desagertzeko zorian dago. Bretainar zaldi arrazen artean egoera okerrenean dagoena da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kolorea: Ohiko kolorea urdinzka da. Hainbat ale beltzak dira. Beltzazkak diren ale hauek deigarriak dira askotan muturra argia dutelako[1]. Ez da onartzen bizkarrean zeharreko arraia iluna, nahiz eta beste hainbat antzineko poni arrazetan ezaugarri hau tarpanarekiko gertutasunaren ezaugarritzat joitzen den.
  • Altuera: 122 eta 137 zentimetro artean soingurutzera.
  • Ilaia. Trinkoa, neguko eguraldi zakarraren aurrean babesten diona. Zurda eta isatsa iletsuak, ilaia mardularekin.
Ponia Eriskay uhartean
  • Hanka finak dira, eta soilik orpoan daukate ile xerlo fin bat.

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eriskay poni Aldatu lotura Wikidatan

(Ingelesez) Arrazaren aldeko elkartea

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]