Eritema
Wikipedia(e)tik
Gorriuneak sortzen dituen larruazalaren hantura. Larruazaleko gaitz ohikoena da, zain-sarera ohi baino odol gehiago inguratzean gertatzen dena.
Eritemak era askotakoak izan daitezke. Hona hemen nagusiak: nerabezaroan lotsak aurpegi azalera erakartzen duen odolak sortua, pertsona lodietan asko jandakoan urdailera biltzen den odolak eta globulu gorri kopuruaren handitzeak sortua dena, eritema kutsakorrak (txarranpina, elgorria, baztanga, nafarreria), koskorrak sortzen dituen eritema, erradiazioaren eraginez sortutakoak (X izpiak, Eguzkiaren izpi ultramoreak), eta beste asko, hala nola botikak, gai toxikoak, zenbait lanbidek, asun-ileak, zenbait harrek, mostazak eta abarrek sor dezaketena.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.