Erlang banaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Probabilitate teorian, Erlang banaketa Gamma banaketarekin eta banaketa esponentzialarekin loturiko banaketa da, bereziki ilara-teorian erabiltzen dena. Gamma banaketaren kasu berezia da, k forma-parametro osoa izanik. Aldi berean, Erlangen banaketa esponentzialaren orokortzea da: banaketa esponentzialak bi gertaeren arteko denbora adierazten duen bitartean, Erlangen banaketa k banaketa esponentzialen batura da eta k-garren gertaera gauzatu bitarteko denborari buruzkoa da. Agner Krarup Erlang ingeniariak garatu zuen XX. mendearen hasieran eta geroztik ilara-teorian eta bioestatistikan erabili izan da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.