Erlenmeyer matraze

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Erlenmeyer matraze bat
Erlenmeyerraren erabilera analisi bolumetriko batean

Erlenmeyer matrazea edo besterik gabe erlenmeyerra, kimika eta fisika laborategietan sintesi kimikorako gehien erabiltzen den beirazko flaskoa da. 1861ean sortu zuen Richard August Carl Emil Erlenmeyer kimikari alemaniarrak eta berari zor zaio bere izena.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oinarri zabal eta luzatua eta lepo oso estua duen beirazko flasko konikoa da. Edukiera eta kolore desberdinetakoak aurki daitezke eta gutxi gorabehera zenbateko bolumena duen jakiteko marka batzuk izaten ditu.

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Matrazearen egitura konikoak irabiaketa edo lurrinketa dela eta likidoaren galera ekiditen du neurri handi batean. Lepo estua duenez, beira esmerilatuzko estalki edo algodoi hidrofoboarekin estaltzea errazagoa da.

Hauspeakin ontzi klasikoaren ordez erabiltzen da etengabe irabiatu behar den likido bat dagoenean edo erreakzio kimiko bortitzekin lan egiten denean.

Substantziak tenperatura altuetan berotu behar direnean ere erabitzen da. Mikrobiologian aldiz, mikroorganismoen ereinketarako erabiltzen da, estaltzeko erraza delako.

Erabilera metodologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beirazko material guztiak bezala, bere erabilera egokia izan dadin metodo espezifiko bat dago. Finkatzeko, berun edo metalezko pisu bat jar daiteke kanpoaldean.

Berotzerakoan, sua eta matrazearen arten saretxo metaliko bat jarri behar da tripode baten gainean. Tripodea euskarri bati lotuta dagoen eraztun metaliko bat da. Eraztun hau Bunsen metxero baten suaren gainean jartzen da. Matrazea atxikigailu batekin eusten da lepotik, saiodiekin egiten den moduan.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erlenmeyer matraze Aldatu lotura Wikidatan