Erlijio protoindoeuroparra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Indoeuropar herrien arteko praktika erlijioso eta jainkoen artean dauden antzekotasunek, eurek osatuko zuten edozein herritan, erlijio politeista zutela iradokitzen du, erlijio protoindoeuroparra dei daitekeena.

Antzinako erlijio honen zantzu nahikoa aurki daiteke Indoeuropar herrietako erlijio eta hizkuntzetan, erlijio hau benetan existitu zela suposatzeko, edozein xehetasun suposaketa bat baino ez den arren. Indoeuroparren arteko antzeko ohitura erlijiosoek, banatutako heredentzia erlijioso baten zantzuak erraz ditzaketen arren, banatutako ohitura bat izateak, ez du, ohitura horretarako amankomuneko jatorri bat dagoenik esan nahi. Praktika horietako batzuk, eboluzio prozesu paralelo batean agertuak izan daitezke. Ez dago herri indoeuroparrik, baizik eta hizkuntza indoeuroparrak, ondorioz, ez dago erlijio indoeuroparrik, ezta kultura indoeuroparrik ere.