Ermeriko
Ermeriko (?-441), suebiarren errege izan zen 409 eta 438 bitartean, herri barbaro honek Iberiar Penintsulan sortu zuen erresumako lehen subiraua, 411tik 585 arte iraun zuena.
Bere herria, Rhin ibaitik Gallaeciara zuzendu zuen, non hispanoerromatar biztanleria menderatu eta foedus bat sinatu zuen Erromatar Inperioarekin, foedus honen bidez, Inperioko federatu bihurtzen zelarik, Gallaecia probintzia hartuz eta enperadorea bere nagusi bezala onartuz (411). Gallaeciaren mendebaldeko zatia suebiarrentzat izan zen, ekialdeakoa, euren errege Gunderikok zuzendutako alanoentzat izan zen bitartean. Biak bata bestearen aurka borrokan arituz, Ermeriko, alanoek garaitu zuten Nerbasos mendietan, egungo Leongo probintzian.
438an, bere seme Rekila elkartu zuen tronura.
| Aurrekoa Lehena izan zen |
Suebiarren erregea 409-438 |
Ondorengoa Rekila |