Ernest Walton

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ernest Thomas Sinton Walton
Ernest Thomas Sinton Walton

Ernest Thomas Sinton Walton (Dungarvan, Waterford, 1903ko urriaren 6a - Belfast, 1995eko ekainaren 25a) irlandar fisikaria izan zen. Cambridgen egin zituen fisika-ikasketak, eta John Douglas Cockcroft fisikariarekin lan egin zuen. Dublingo Trinity College unibertsitatean, katedraduna izan zen. 1932an, Cockcroft fisikariarekin batean, lehen transmutazioa lortu zuen, litioarena, modu artifizialean azeleraturiko protoiak erabiliz. 1951n, Fisikako Nobel saria jaso zuten lan hari esker.


Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ernest Walton Aldatu lotura Wikidatan