Ernesto Geisel

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ernesto Geisel.

Ernesto Geisel (Bento Gonçalves, Rio Grande do Sul, Brasil, 1908 - Rio de Janeiro, Brasil, 1996) brasildar militarra eta politikaria izan zen.

Brasilgo Errepublikako lehendakaria, 1974tik 1979ra bitarteko urteetan. Hogei urterekin hasi zuen karrera militarra, eta gudarosteko jeneral izatera iritsi zen. 1930eko iraultzan parte hartu zuen, eta Rio Grande do Norteko estatu-idazkari izan zen (1931), eta Paribakoa gero (1934). Errepublikako Lehendakaritzaren Etxe Militarraren buru izan zen (1961ean, eta 1964tik 1966ra bitartean), eta baita Auzitegi Militar Gorenaren ministro ere. Petrolioaren industriak erakarrita, Cubatãoko findegiko zuzendari izan zen 1956an, Petrobras enpresa estatalekoa 1969tik 1973ra, eta Norquisa enpresakoa, 1979. urtetik aurrera. Petrobrasko zuzendari gisa, itsaso azpiko plataformaren ustiapena bultzatu zuen, eta emaitza onak lortu zituen.

1974an, Errepublikako lehendakari izendatu zuten. Haren gobernupean, arazo ekonomiko larriak izan ziren, politika ekonomiko zorrotz-zorrotza bideratu zuen, eta finantzen oreka hazkunde ekonomikoarekin adosten saiatu zen. Kanpo Arazoetan, Brasilen presentzia Afrikara eta Europara zabaltzen ahalegindu zen, Estatu Batuei baldintzarik gabeko menik egin gabe. Bere gobernu-aldia bukatu aurretik, Geiselek bere ideiak jarraitzen zituen militar bat aukera zezaten lortu zuen, João Baptista Figueiredo. 1979an utzi zuen lehendakaritza.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ernesto Geisel Aldatu lotura Wikidatan