Hernio
|
||||
|---|---|---|---|---|
Gailurra aterpetik |
||||
| Garaiera | 1.070 m | |||
| Koordenatuak | 43°10′17″N 2°09′00″W / 43.17139°N 2.15°WKoordenatuak: 43°10′17″N 2°09′00″W / 43.17139°N 2.15°W | |||
| Mendilerroa | Euskal mendiak | |||
| Ohiko bidea | Iturriotzetik | |||
Hernio[1] Gipuzkoako mendi bat da, Gipuzkoako erdigune geografikoan dagoena. 1.070 metroko garaiera du.
Hernion hainbat gurutze daude. Horrez gain, gurutze horiekin batera kalbario bat dago. Tradizioaren arabera, kalbario honetatik pasatzen dena gaixotasunak sendatuak izango omen ditu.
Zelatundik gora igo ohi da Herniora. Bertan borda bat dago: http://www.zelatungoborda.es
Eduki-taula |
[aldatu] Izena
Zenbait urtetako zalantzen ondoren, Euskaltzaindiak 2004ko urriaren 29an onartu zuen Gipuzkoako herri izendegian, besteak beste, Hernialde izenaren grafia agertzen da. Arau maila duen erabaki haren ondorioz (Euskaltzaindiak euskara baturako emandako 140. araua), herri horren izenaren jatorria den Hernio mendiari ere H- hasiera jartzea da zuzenena. Orobat egiten dugu izen hori mendigunea izendatzeko agertzen denean.[2]
[aldatu] Igotzeko lekuak
- Iturriotz (580 m): Hernioko mendilerroaren iparraldean dago. Aia eta Asteasu arteko errepidean dagoen Andatzarrate mendatetik errepide bat heltzen da honaino. Ordu eta erdi.
- Alkiza (344 m): bi ordu.
- Iturburu (545 m): ordubete eta laurden.
- Errezil (302 m): ordu eta hiru laurden.
- Larraul: 2 ordu.
- Hernialde: 3 ordu.
- Bidania: ordu eta hiru laurden.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ Euskal Herriko mendien katalogoa, Euskal Mendizale Federazioa, 2009. Euskaltzaindiaren Onomastika batzordearen oniritzia du.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz)"Mendikat" webgunean