Ernst Bloch
Wikipedia(e)tik
Ernst Bloch (Ludwigshafen, Alemania, 1885 - Tübingen, Alemania, 1977) filosofoa izan zen. Gaztetandik lotu zitzaion sozialismoari, eta Thomas Münzer, iraultzako teologoa eman zuen argitara (1922). Nazismoaren aurka egiteagatik Ameriketara erbesteratu zen (1935). Bigarren Mundu Gerra amaitutakoan Leipzigeko Karl Marx unibertsitatean irakatsi zuen filosofia. 1961. urtetik aurrera Tübingengo unibertsitatean jardun zuen. Bertan, utopiaren funtzioari buruzko lanetan jarraitu zuen; utopia gizarteen etorkizun historikoaren ikusmolde nagusi gisa ulertzen zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.