Ernst Cassirer
Wikipedia(e)tik
Ernst Cassirer alemaniar filosofoa izan zen (Breslau, 1874 - Priceton, 1945). Irakasle izan zen Hanburgon (1919). 1933an, Suitzara joan behar izan zuen, judua baitzen. 1941ean, Estatu Batuetara alde egin zuen. Marburgoko Eskolako ordezkari izanik, Kanten kritizismoa garatu zuen ikuspegi historikotik. Obra nagusia: Philosophie der symbolischen Formen (1923-1929, Forma sinbolikoen filosofia).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
