Ernst Jünger

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ernst Jünger, ezkerrean, 1986an.

Ernst Jünger (Heidelberg, Alemania, 1895eko martxoaren 29a - Wiflingen, 1998ko otsailaren 17a) alemaniar eleberrigilea izan zen.

Biografia

Hamazazpi urte zituela sortetxea utzi ondoren, Atzerriko Legioan Afrikan barrena ibili eta Lehen Mundu Gerran aritu zen.

Ideologia nihilista baten ildotik abiatu zen orduan eta gerra, odolaren eta izpirituaren batasun magikoa bideratzen duen estetika helburutzat jo zuen hasierako obretan: In Stahlgewittern (1920, Altzairuzko ekaitza), Der Kampf als inneres Erlebnis (1922, Gerra, gure ama), Feuer und Blut (1926, Sua eta odola).

Hitlerren aldekoa ez zen arren, makinismoaren eta nazio-iraultzaren alde argitara eman zituen idatziez baliatu ziren naziak propaganda egiteko; hala ere Jüngerrek nazismoa obra batzuetan kondenatu zuen: Auf den Marmorklippen (1939, Marmorezko amildegien gainean), Der Friede (1943, Bakea, autobigrafia oharren bilduma) eta Heliopolis (1949). Eztabaidagai izan da beti Jünger eta askok leporatu diote joera garbirik ez izana.

Azken obretan, gizabanakoaren papera nabarmendu du diktadura eta masa guztien aurrean: Gläserne Bienen (1957), Aladins Problem (1983).

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ernst Jünger Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak