Ernst Kaltenbrunner
Wikipedia(e)tik
Ernst Kaltenbrunner Austriar abokatu eta politikari nazia izan zen (Ried, 1903 - Nurenberg, 1946). Alderdi nazionalsozialistan sarturik, SS taldeen buru izan zen (1938) eta txekiar abertzaleek Reinhard Heydrich hil zutenean, haren lekua hartu zuen Gestaporen zuzendaritzan (1943). Nurenbergeko epaitegiak hiltzera kondenaturik, urkatu egin zuten.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.