Ernst Toller
Wikipedia(e)tik
Ernst Toller alemaniar idazlea eta politikaria izan zen (Samotschin, Posnania, 1893 - New York, 1939). Poloniako familia judu bateko semea zen. Gaztetan Gerran parte hartzeko prest agertu bazen ere, Alderdi Sozialistan sartu eta Espartakus Taldeko kide egin zen ondoren. Atxilotu zuten, eta kartzelan emandako bost urteetan idatzi zituen bere dramak. 1933. urtean Estatu Batuetara erbesteratu zen, eta handik sei urtera bere buruaz beste egin zuen.
Obra nagusiak: Die Wandlung (1919, Metamorfosia), Masse-Mensch (1921, Masa-gizona), Die Maschinenstürmer (1922, Makina suntsitzaileak), eta Hoppla, wir leben! (1927, Gora! Bizirik gaude!). 1934. urtean Eine Jugend in Deutshland (Gazte bat Alemanian) lan autobiografikoa argitaratu zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.