Erradikal aske

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Trifenilmetil erradikal askea

Erradikal askeak elektroi-bikoterik gabeko atomo, molekula edo ioiak dira, oso erreaktiboak direnak, erraz konbinatzen baitira beste atomo edo molekulekin.

Behar duten egonkortasuna eskuratzeko, erradikal askeek egonkortasuna duten beste molekulei elektroi bat lapurtzen diete. Horrek ezegonkortzen ditu molekula horiek, erradikal aske bihurtuz, molekulen arteko kate-erreakzioa agertuz, maila fisiologikoan zelulak nabarmen kaltetzen dituena.

Erradikal askeek zeregin garrantzitsua burutzen duten hainbat prozesutan: errekuntzan, atmosferako kimikan, polimerizazioan, plasmako kimikan, biokimikan eta fisiologian, e.a. Bizidunengan erradikal askeak oxigenoaren bitartez sortzen dira, eta zelulak kaltetzen dituzte.

Erradikal askeak atomoaren eskuinaldeko puntu baten bitartez irudikatzen dira, bikoterik gabeko elektroia adierazteko. Esaterako, kloro molekularra kitzikatuz oso erreaktiboak diren bi erradikal aske atomikoak sortzen dira:

Cl2 + hν → 2 Cl·

Erradikal askeen ekoizpena bizidunengan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizidunek oxigenoa behar dute arnasketa prozesuetarako, baina oxigeno horrek erradikal askeen ekoizpena eragiten du. Erradikal horiek ezegonkorrak direnez, zelulak kaltetzen dituzten kate-erreakzioak eragiten dituzte, zelulen zahartzea eta suntsipena dakartenak.

Bi mailatan jarduten dute erradikal askeek zelulen gain:

  • zelularen DNA-ri eraso egiten diote, geneek daramaten informazio genetikoari eraginez.

Oxigenoaz gain, beste eragile batzuek erradikal askeen ekoizpena errazten dute: kutsadura, tabakismoa, eguzki-izpiak, estresa eta koipeen gehiegizko kontsumoa, besteak beste.

Antioxidatzaileak erradikal askeen kopurua murrizten duten substantziak dira. Substantzia hauek erradikal askeek behar dituzten elektroiak askatzen dituzte, molekula horiek molekula egonkorrak bihurtuz; horrela, zelularen zahartze-prozesua ekiditen dute. Antioxidatzaile nagusiak gorputzean dauden entzimak dira eta dietaren bitartez hartutako bitamina batzuk ere (C bitamina eta E bitamina, batez ere).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]