Errakitismo
-
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Errakitismoa D bitaminaren gabeziaren ondorioz sortutako gaixotasuna da, hezurretako deformazioekin azaltzen dena. Haur txikiengan agertu ohi da, eta kaltzioaren urritasunak eragiten du.
D bitaminak kaltzio eta fosforoaren odol-maila erregulatzen du, heste meharrean bi elementu horien zurgapena bultzatzen baitu. D bitaminaren gabeziak kaltzio eta fosfororik eza dakar, eta osifikazio prozesua ez da behar bezala osatzen: hezurrak ahultzen dira eta deformatzeko joera hartzen dute.
D bitaminaren gabeziaren atzean arrazoi desberdinak egon daitezke: elikadura txarra (esnerik gabekoa, adibidez), intsolazio urria (eguraldi goibeleko herrialdeetan) edo D bitaminaren heste-zurgapena eragozten duten gaitzen agerpena, besteak beste.
[aldatu] Sintomak
Hezurretaz gain, nerbio-sisteman eta giharretan azaltzen dira errakitismoaren ondorioak.
Hezurrak leundu eta deformatu egiten dira: bizkarrezurra eta hankak okertu, buru-hezurra handitu eta toraxa estutu egiten da. Hazkuntza moteltzen da eta hezurren hausturak ohikoak dira.
Karranpak agertzen dira eta sintoma neurologikoak ere ager daitezke.
Kaltzio, fosforo eta D bitaminaren ekarpenarekin sintomak desagertu ohi dira. Eguzki-izpiak hartzea ere gomendatzen da, hauek larruazalean D bitaminaren ekoizpena errazten baitute.