Erraldoien Amildegiak

Koordenatuak: 28°17′47″N 16°51′21″W / 28.296521°N 16.855774°W / 28.296521; -16.855774
Wikipedia, Entziklopedia askea
Erraldoien Amildegiak
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak28°17′47″N 16°51′21″W / 28.296521°N 16.855774°W / 28.296521; -16.855774
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Kanariak
ProbintziaSanta Cruz Tenerifekoko probintzia
Uharte bolkanikoTenerife

Erraldoien Amildegiak (gaztelaniaz: Acantilados de Los Gigantes) Tenerife uharteko mendebaldeko kostaldeko eraketa geologiko bolkanikoak dira, basaltozkoak. Bere horma bertikalengatik bereizten dira, ozeanorantz, 300 eta 600 metro baino gehiago bitarteko altueratik erortzen direnak.

Guantxeen garaietan Infernuko Harresia izenarekin ezagutzen ziren, eta hala irudika daitezke, bere laba iluneko geografia, uhartearen barnealderantz ia zeharkaezina baita. Carrizales, Juan López, El Natero, Barranco Seco, etab... bezalako sakanek soilik zeharkatzen dituzte amildegiak, bere itsasoratzean harea naturalezko edo hartxintxarrezko hondartza txikiak edo badiak utziz, aisia-itsasontziek sarri erabiltzen dituztenak, tokiko fisonomiak, bertara sakan hauetatik iristea zaildu egiten baitu.

Itsasoaren mailatik behera, amildegi hauek ez dute sakonerantz jarraitzen. Toki hauetako itsas ohantzeek, ez dute 30 metro baino gehiagoko sakonerarik, eta bere iriste zailaren ondorioz, urpekari eta arrantzale ugari erakartzen dituen aberastasun natural bat dute.

Erraldoien Amildegiak, gaur egun, harea beltzeko hondartza bat, portu nautiko bat eta igerileku natural bat dituen herri turistiko txiki bat da. Herri honetatik gertu, zenbait toki turistiko daude, Erraldoien Amildegiak, La Arena hondartza, Puerto de Santiago, etab... Toki hau, uharteko eta uhartedi osoko hiriburu den Santa Cruz de Tenerifetik 125 kilometrora dago, eta Tenerife hegoaldeko nazioarteko aireportutik 45 kilometrora.

Erraldoiak
Erraldoiak


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]