Erraldoien Galtzada

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Erraldoien Galtzada eta Galtzadako Kostaldea1
UNESCOren Gizateriaren Ondarea
Causeway-code poet-4.jpg

Erraldoien Galtzada

Mota Naturala
Irizpideak vii, viii
Erreferentzia (ID) 369
Kokalekua Ipar Irlanda, Erresuma Batua
Eskualdea2 Europa eta Ipar Amerika
Izen ematea 1986 (X. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Erraldoien Galtzada (ingelesez The Giant's Causeway), duela 60 milioi urte gertatu zen erupzio bolkaniko batean jatorria duten 40.000 basaltozko zutabe dituen eremu bat da. Irlanda uhartearen iparrekialdeko kostaldean dago, Ipar Irlandako Antrimeko konderrian dagoen Bushmills herritik 3 kilometro inguru iparraldera. 1986an Gizateriaren Ondare eta, 1987an Erreserba Natural Nazional izendatua izan zen. 1693an deskubritu zen.

[aldatu] Bere sorreraren irlandar elezaharra

Basaltozko zutabeak

Irlandarrek, harkaitz eraketa honentzako elezahar bat dute.

Istorioaren arabera, bi erraldoi zeuden: bata Irlandakoa eta bestea Eskoziakoa. Hauek, oso gaizki konpontzen ziren, eta etengabe, elkarri, harkaitzak botatzen zizkioten. Hainbeste harkaitz botatzearen ondorioz, itsaso gainean harkaitz eremu bat eratu zen. Eskoziar erraldoiak, harkaitz bidea zeharkatu eta bere aurkaria garaitzea erabaki zuen, irlandarra baino indartsuagoa baitzen. Irlandar erraldoiaren emazteak, eskoziarra zetorrela ikusi zuenean, bere senearra haurrez jantzi zuen. Eskoziarra iristean, haurraren tamaina ikusi, eta, honen aita, hiru aldiz handiagoa izango zela pentsatu zuen, eta, beraz, harkaitzak gogor zanpatuz ihes egin zuen. Orduan, harkaitz hauek, itsasoan hondoratu ziren, beste erraldoia Eskoziara hel ez zedin.

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Erraldoien Galtzada
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak