Erramun Baxok

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erramun Baxok
Bizitza
JaiotzaSuhuskune1928ko abenduaren 26a (95 urte)
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Jarduerak
Jardueraksoziolinguista eta hizkuntzalaria
Jasotako sariak

Inguma: erramun-baxok

Erramun Baxok Indart (Suhuskune, Nafarroa Beherea, 1928ko abenduaren 26a[1] - ) soziolinguista eta hizkuntzalaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia euskaldunean jaio zen, baina ikasketa guztiak frantsesez egin zituen. Filosofian lizentziatua da, Estrasburgoko unibertsitatean eta filosofian doktorea Montrealgo unibertsitatean. Pedagogia ikasketak ere egin zituen.

Euskal Herritik alde egin zuen gazterik; hala ere, beti izan du Euskal Herriarekiko eta euskararekiko kezka. 1968an Quebecera joan zen eta hango soziolinguistekin harremanetan sartu: William Mackey, Richard Bourhis...

1980an Euskal Herrira itzuli zen Milafrangara. Urte horietan, UZEIrekin lan egin zuen, baita HABErekin ere. Horrez gain, EHUn eta Deustuko Unibertsitatean ere klaseak emaen zituen.

Gainera, Ipar Euskal Herriko mugimendu euskaltzalean ere esku hartu zuen: Euskaltzaleen Biltzarrean, Euskal Kultur Erakundean... Ipar Euskal Herrian egin diren inkesta soziolinguistiko gehienetan parte hartu du eta Hego Euskal Herrian, Soziolinguistika Klusterreko sorreran.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hizkuntzalaritza hiztegia, UZEI. Hizkuntza geografia artikulua, 1982.
  • Euskaraz bizi, euskara ikasteko ikus-entzunezko metodoa, 6 liburuki, 6 audio-kasete. 1987-1996.
  • Euskal mintzabideak, A. Duhalde, M. Itzaina eta A. Luberriagarekin batera. 1988
  • Soziolinguistika inkestaren irakaspen batzuk (Bat aldizkaria), 1997.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]