Erramun Berenger I.a
Wikipedia(e)tik
Erramun Berenger I.a[1] —Zaharra deitua— (1023 - 1076) Bartzelonako kondea izan zen 1035-1076 bitartean. Berenger Erramun I.aren semea eta ondorengoa izan zen. Oledorla eta Ausonako konderriak eskuratu zituen, musulmanen aurka borrokatu zen eta Pirinioez haraindiko lur batzuk bereganatu zituen. Haren garaikoa da lege eta ohitura zaharren bilduma (Usatges). Erramun Berenger II.a eta Berenger Erramun II.a seme bikiak izan zituen ondorengotzat.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.