Erramun Jaiogabea
Wikipedia(e)tik
San Erramun Jaiogabea —katalanez, sant Ramon Nonat— (Portell —Cerveratik hurbil—, Katalunia, 1200 - Cardona, Katalunia, 1240) Erromatar Eliza Katolikoko elizgizona izan zen. Pedro Nolaskoaren adiskidea zen, eta Mesedetako ordenan sartu zen, hark bultzatuta (1224). Aljerian ibili zen erredentzio-misioak bideratzen, eta torturak jasan zituen. Gregorio IX.a aita santuak 1239an deitu zuen Erromara kardinal izendatzeko, baina bidean hil zen. Ama hil ondoren zesareaz jaio zelako zuen jaiogabe izengoitia.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.