Erratz

Wikipedia(e)tik
Erratz (garbiketa)» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Erratza zuntz-sorta bati kirten luze bat lotuz osatzen den garbiketarako tresna bat da, zoruak garbitzeko erabiltzen dena. Kirten luzeak zorua zutik garbitzeko ahalbidetzen du, makurtu gabe. Erraztatu ondoren, ohikoa da bildutako zikina pala txiki batez jasotzea. Historian zehar, egurrezko makil loturiko landare-zuntz edo zurdak erabiltzen baziren ere, egun zuntz sintetikozko erratzak erabiltzen dira gehienetan. Garbitu beharrekoa nolakoa den, halako erratza erabili behar da: hautsa bildu behar bada, hobe da zuntz meheak dituzten erratzak erabiltzea; zikina larria bada, zuntz lodiagoak egokiagoak dira.

800
Landare-zuntzez egindako erratzak salgai.
200
Erratz mota zenbait dago, zoruan egin beharreko garbiketa nolakoa den erabili beharrekoak.
500
Langile bat zorua erraztatzen.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erratz Aldatu lotura Wikidatan