Erratzu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Erratzu

 Nafarroa
Erratzu, Euskal Herria.jpg
Erratzu herriaren irudi orokorra.
Udalerria Baztan
Erratzu Euskal Herria-n dago
Erratzu
Erratzu Nafarroa-n dago
Erratzu
Erratzu Baztan-n dago
Erratzu
Koordenatuak: 43°10′51″N 1°27′21″W / 43.18083°N 1.45583°W / 43.18083; -1.45583Koordenatuak: 43°10′51″N 1°27′21″W / 43.18083°N 1.45583°W / 43.18083; -1.45583
Biztanleria 490

Erratzu Baztango herria da. Bi auzo ditu: Gorostapalo eta Iñarbil. 2010eko urtarrilaren 1eko erroldaren erabera, herriak 490 biztanle ditu[1].

Eduki-taula

Demografia eta biztanleria[aldatu]

Erratzuko biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010
505 497 495 498 485 489 503 494 503 500 490

Bestak eta ospakizunak[aldatu]

Karrikak.

Erratzuko bestak ekainaren 29an ospatzen dira, San Pedroetan.

Erratzuko iñauteriak hasten dira errauste asteazken aurreko azken igandean, horregatik ez dute data finkorik, urtero aldatzen baitira. Iñauteriek irauten dute hiru egun. Aitzinean herriko gazteek izendatzen zituzten lau etxezain, bi mutil eta bi neska. Haiek urteko ospakizun guztiak antolatzen zituzten, iñauteriak, bestak, feriak, etab. Inauteriko lehen egunean, mutil guztiak abiatzen ziren zuriz jantzita kolorezko zinta batean poltsikoren joskeran, tuturru batean lastozko txapelaren gainean jantzita eta eltzagorra jotzen. Gorostapalo auzotik Iñarbil auzora etxez-etxe, txistor, odolki, arrautza eta diru eske. Baserri batean neskaren bat bazen itzelezko zarata egiten zuten eltzagorrekin eta neskak korrika leihora ateratzen ziren. Baserriaren atarian ailegatzen zirenean mutilek jota bat dantzatzen zuten. Eta horrela egun osoan. Eskuratutako janaria gordetzen dute astearteko afarirako. Astelehenean berriro mutil guztiek gauza bera egiten dute baina beste auzo batean, Azkarate auzoan, hain zuzen ere. Eta inauteriko azken egunean, asteartean, gazteek itzelezko besta antolatzen dute: afaria, dantza eta guzti. Lau etxezainek ere parte hartzen zuten. Etxezaina garrantzi handiko pertsona da herrian. Berak deitzen zien beste gazteei edozein besta antolatzeko, baztandarren biltzarrean karrotxak prestatzeko, herriko bestak antolatzeko, etab. Hala, San Pedro egunean, herriko festetan neska etxezain batek beste mutil etxezain bat gonbidatzen zuen afaltzera etxean eta horren truke lau mutil etxezainek Elizondoko ferietan bazkaltzera gonbidatzen zituzten neska etxezainak.

Iruditegia[aldatu]

Ondasun nabarmenak[aldatu]

Erratzuar ezagunak[aldatu]

Erreferentziak[aldatu]

  1. INEbase / Nomenclátor. Relación de unidades poblacionales
Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Erratzu


Erratzu
Gorostapalo | Iñarbil