Erraustegi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Spittelau erraustegia, Viena.
Erraustegi bat Malmon, Suedia

Erraustegiak zaborra erretzeko instalazio bereziak dira. Hondakinak erraz desagerrarazteko modu azkarra da, baina oso kutsagarria. Izan ere, hau, erretzean sortzen den ke eta errautsa oso txarra da osasunarentzat. Zabortegiak jartzeko lekurik ez dagoen tokietan jartzen dira batez ere erraustegiak. Izan ere, hauek, toki gutxi behar dute eraikitzeko, hondakindegiek ez bezala.

[aldatu] Historia

Zaborra errausteko lehen instalazioak 1970eko hamarkadan agertu ziren. Hondakinak erretzera mugatzen ziren, sortzen ziren gasei eta gerta zitezkeen isuriei inolako tratamendurik egin gabe. Labean zer sartzen zen ere ia ez zen kontuan hartzen, hau da, denetarik erretzen zuten.

Aurrerago, 1990eko hamarkada arte, gasentzat tratamendu batzuk zituzten erraustegiak jarri ziren martxan. Hortik aurrera, zaborren arazoa konpontzeko zabortegiak erabili izan dira batez ere. Dena den, azken urteetan, zabortegiek dituzten arazoen ondorioz (zabortegiak jartzeko toki falta), hondakinak errausteko instalazioak ugaltzen ari dira.

[aldatu] Prozesua

Zabortegietan ez dira hondakinak murrizten, eta erraustegietan berriz bai. Errausketa-prozesuak, asko murrizten ditu hondakinen bolumena eta pisua, %90 eta %75, hurrenez hurren. Modu horretara, hondakindegietarako behar den lur- eremua txikiagotzea lortzen da. Hau lortzeko, zaborra prozesu askotatik pasatzen da. Hondakinak murrizteko prozesuan ere, ur beroa eta elektrizitatea lo daitezke, hau da, berreskuratu egin daiteke errekuntzaren energiaren parte bat.

Prozesu hau, hirietatik iristen diren hiri-hondakinen bilketarekin asten da: Errausteko instalazioek harrera-toki bat eta hondakinak gordetzeko biltegi bat dituzte, hondakin-kantitatearen fluxua erregulatzeko. Garabien bidez, hondakinak errauskailuaren ahoan kokatzen dira. Hiru atal dituzte: parrilla, errekuntza nagusiko ganbera eta bigarren errekuntzako ganbera. Zaborrak parrillan jartzen dira, eta parrillan zehar, azpitik gora, errekuntzak behar dituen airea eta gainerako erregaia sartzen dira. Errekuntza nagusiko ganberan erretzen dira hondakinak. Ura daramaten hodi batzuk, labean jartzen dira, errekuntzaren beroaz ur-lurruna sortzeko. Gero, lurrun hori turbina bat birarazteko erabili eta horrela elektrizitatea sortzen da. Europako iparraldeko zenbait herrialdetan, berogailuetarako ere erabiltzen dute. Errekuntza-gasak bigarren errekuntzako ganberara igarotzen dira, eta han berriro erretzen dira.

Ondoren, gasak eta partikulak arazketa-sistemara igarotzen dira. Han, gasen garbiketa egiten da uraren bidez. Gasak berekin zituen errauts horietan, dioxinak eta furanoak daude, oso toxikoak biak.

[aldatu] Kalteak

Errausketak ez ditu gai kutsatzaileak suntsitzen, transformatu baizik. Beraz, gai kutsatzaileak harrapatzeko sistema aproposak ez badira ezartzen, ingurumenak ondorio kaltegarri larriak jasotzen ditu. Izan ere, zaborrak erraustean, dioxinaz, furanoz eta metal astunez osatutako gasak sortzen dira, baita hondakin solido oso toxikoak eta ezagutzen ez diren beste batzuk ere. Hauek, minbizi sortzaileak dira, oso gai egonkorra eta suntsitzen zailak.

Haurrak dira arrisku gehienak dutenak, hauek direlako erraustegiaren gai kutsatzaileen ondoan denbora gehiena egongo direnak. Kaltea gertatu eta handik urteetara hasten dira ondorioak sumatzen. Ordurako beranduegi izaten da, erraustegia ixten badute are. Errausketa plantak botatako gasek, asma eta biriketako gaixotasunak areagotzen dituzte. Errausketatik sortutako metak astunak, (merkurioak, …) kalte konponezinak eragiten dituzte Nerbio Sistema Zentralean. Gainera, errausketa plantan akatsen bat gertatuz gero, erraustegitik gertuen dauden biztanleak oso substantzia toxikoak barneratzeko arriskuan egongo litzakete. Errausketaren ondorioz, hondakinen gai toxikoak, airean lurrean eta uretan esekitzen dira, eta elikagaia eta gizakiak kutsatzen dituzte.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak