Errealaren historia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Errealaren historia 1909an hasten da, taldearen sorrera eta lehenengo tituluarekin.

1935ean lehen aldiz Bigarren Mailara. Ordutik, hainbat denboralditan beheko kategorian jokatu du, 1967an Lehen Mailara itzuli zen, 40 urtez jarraian bertan mantenduz.

1980ko hamarkada garai arrakastatsuena izan zen, bi liga txapelketa lortuz, besteak beste. Arconada, Zamora, Lopez Ufarte eta Satrustegui jokalariek osatu zuten tartean orduko taldea, Alberto Ormaetxea entrenatzailea zela.

Hamarkada haren bukaeran, beste urte on batzuk etorri ziren John Benjamin Toshacken eskutik, Jose Maria Bakero eta Aitor Begiristain jokalariak zirela.

Azkenik, 2002-03 azken urte distiratsua izan zuten, Raynald Denoueix entrenatzailea zela, eta Ligan txapeldunorde geldituz.

2007an tamalez Bigarren Mailara jaitsi zen berriro taldea, baina 2010ean Lehen Mailan bueltan egotea lortu zuten.

Eduki-taula

[aldatu] Sorrera eta lehen urteak

  • 1923an Lippo Hertzka hungariarra hasi zen taldea entrenatzaile, modu profesionalean aritu zen lehena. Urte bereko martxoaren 18an Realak 2 eta 1 irabazi zion Irungo Real Union-i San Mames-en, Gipuzkoako Txapelketa erdietsiz. 1924-25, 1926-27 eta 1928-29 denboraldietan ere nagusitu zen Reala txapelketa hartan.
  • 1929an amaitu zen lehenengo Espainiako Liga, Reala laugarren postuan gelditu zela. Liga hartako golegile nagusia ("pichichi"), Paco Bienzobas jokalari txuri-urdina izan zen.

[aldatu] Lehen jaitsiera

Erreala 1952an Atotxako zelaian.
  • 1941eko urtarrilaren 8an, Realak (ordurako "Real Sociedad" izena berreskuratuta) inoiz partida batean sartu duen gol kopuru handiena lortu zuen, Valladoliden kontra 14 eta 2 irabaziz. Urte hartatik 1948 arte jaitsi eta igo ibili zen Lehen eta Bigarren mailen artean.
  • 1946-47 denboraldian Benito Diaz entrenatzaileak "WM" sistema ingelesa lehenengo aldiz erabili zuen, Espainiako Ligan ezagutu gabekoa zena.
  • 1951ko maiatzaren 27an Kopako txapeldunorde gelditu ziren, finalean FC Barcelonaren aurka galduta (3 eta 0). Urte haietan Ligako Lehenengo Mailan sendotu zen taldea.
  • 1957an San Sebastián C.F. taldea sortu zuten, aurrerantzean "Sanse" izenaz ezaguna izan dena, bigarren talde gisan. Helburua, lehenengo talderako jokalariak lantzea.
  • 1961-62 denboraldian jaitsi zen berriro, eta azkeneko aldiz, Bigarren Mailara. Bost urte igaro zituzten bertan.

[aldatu] Azken igoera

[aldatu] Urte arrakastatsuak

  • 1979-80 denboraldian Errealak, Alberto Ormaetxea entrenatzaile zuela, partidarik galdu gabeko errekorra lortu zuen Ligan: 32 norgehiagokoa hain zuzen ere. Hala ere, hurrengo urte arte itxaron behar izan zuten lehenengo Liga txapelketa eskuratzeko. Urte hartan, aldiz, Europako lehendabiziko garaipena erdietsi zuten, Milango Inter-ren aurka (2 eta 0).
  • 1982an bigarren Liga txapelketa eskuratu zuen taldeak, aurreko urtean lortutako arrakasta berrituz.
  • 1983an Superkopa irabazi zuen, Real Madrid finalean gainditu ondoren (4-1). Urte hartan ere, Europako Kopan, final-erdietara iritsi zen taldea, inoizko urrunen. Alemaniako Hanburg-en aurka galdu zuten final handira sartzeko aukera.
  • 1988an Errege Koparen finalera ailegatu ziren bigarren aldiz jarraian. Oraingo honetan FC Barcelonak (hirugarren aldiz txuri-urdinen historian) eragotzi zien trofeoa lortzea. Bestalde, Ligan ere azpitxapeldun gelditu ziren.
  • 1989an UEFA-ko final-laurdenetaraino iritsi ziren, inoizko urrutien. Alemaniako beste talde batek, Stuttgart-ek oraingoan, blokeatu zieten aurrerako bidea.

[aldatu] Krisialdia

[aldatu] Mendeurrena

2009. urtean, Realak bere sorreraren mendeurrena ospatu zuen. Urtean zehar hainbat ekintza antolatu ziren, baina, ekintzarik garrantzitsuena Mendeurrenaren Partida izan zen 2009ko abuztuaren 15ean Donostiako Anoetako estadioan. Realak Cristiano Ronaldo, Kaká eta Xabi Alonsoren taldearen aurka jokatu zuen, hau da Real Madrilen aurka.

2009-08-15
22:00
Real Sociedad 0 – 2 Real Madril Anoetako estadioa, Donostia
Ikusleak: 26.000
Epailea: Pérez Lasa
Gola 48. minutuan 48' Benzema
Gola 90. minutuan 90' Sneijder
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak