Errebista

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Errebista, musika, dantza eta, askotan antzerki eszena umoristiko edo satirikoak uztartzen dituen ikuskizun bat da.

Berriki gertaturiko gertaerei edo bizitza politikoari buruzko kritiken antzezpenak izan daitezke, baina beste edozein gairi buruz ere egin daiteke. Errebista, barietate ikuskizunetatik, azken hauek, elkarrekin inongo loturarik ez duten antzezlanak direla eta errebistak gai nagusi bat jorratu izanagatik bereizten da.

Errebista ikuskizunen berezitasuna, antzoki zein kabareterako egokiak izatea da.

Halako ikuskizunak aurkezten dituzten kabareten artean, ospetsuenetako batzuk Lido eta Moulin Rouge dira, biak Parisen, eta, antzokien artean, ezagunenetako bat, Buenos Aireseko Maipo Antzokia da.

Joséphine Baker, dantzaria eta kantaria, eta Maurice Chevalier kantaria eta zineko aktorea, genero honetan nazioartean artista ezagunenetako batzuk izan ziren.

Vedette ezagunenen artean, Iris Chacón, Puerto Ricokoa, Amerikako Vedettea bezala ezaguna, Paloma San Basilio, Norma Duval, Celia Gámez, Lina Morgan, Marlène Mourreau eta Barbara Rey Espainiatik eta Susana Gimenez, Moria Casan, Nélida Lobato, Tita Merello eta Rosita Fornés Argentinatik daude.