Erredura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 13:54, 31 uztaila 2015
Irakiten zegoen urarekin kontaktua izateagatik eragindako bigarren mailako erredura.

Erredura bero-foku, eguzki irradiazio, substantzia kimiko, erradioaktibitate edo elektrizitatearen eragin zuzenagatik gertatzen den larruazaleko lesioa da. Larruazaleko asalduraz gain, kapilarren lesioa eta proteinen koagulazioa ere eragiten ditu erredurak. Erresumina erredurak larruazalean eragiten duen sentsazioa da.

Erredurak oso aldakorrak dira afektatutako ehun, larritasun eta bere ondorioz agertuko diren konplikazioen arabera. Lehen ondorioak lokalak edo tokikoak badira ere, garrantzitsuena eragin orokorra da, likido eta elektrolito galerak egongo baitira, infektatzeko arriskua, arnasa hartzeko zailtasunak eta heriotzara eraman dezakeen shocka.

Gainera, arazo psikologikoak ere sor ditzakete, erredurek utzitako orban eta deformazioen eraginez.

Erreduraren larritasuna bere hedadura eta sakontasunaren araberakoa izango da. Hedadura azalaren %20-tik gorakoa denean, hilgarria izan daiteke.

Sailkapena

Sakontasunaren arabera erredurak hiru mailatakoak izan daitezke:

  • Lehen mailako erredura. Epidermisaren azaleko zelulen lesioa dago. Lesio eritematoso eta hiperemikoak dira, babarik gabeak. Hiru edo lau egunetan sendatzen dira eta ez dute orbanik uzten.
  • Bigarren mailako erredura. Epidermi eta dermisaren azaleko zelulak eragiten ditu. Anpuluen eraketa emango da. Oso oinazekorra da, baina hiru astetan sendatuko da. Orban uzten du, azala depilatua eta izerdi guruinik gabe geratuko da.
  • Hirugarren mailako erredura. Larruazala erabat desegiten da. Kolore txuria edo marroia har dezake eta erretako zona erabat anestesiatuta geratuko da, sentikortasunik gabe.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erredura Aldatu lotura Wikidatan