Erreferentzia-sistema

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Zinematikan, erreferentzia-sistema puntu baten posizioa espazioan eta denboran zehazteko erabiltzen den koordenatu sistema. Orokorrean, hiru dimentsiotako ardatz ortogonalak erabiltzen dira.

Definizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentzia-sistema bat hainbat kontzeptuz osatuta dago.

Lehenik, erreferentzia-sistemaren jatorria dago. Hau, behatzaileak espazioan aukeratutako puntu bat da. Egingo diren neurketa guztiak puntu horrekiko egingo dira.

Ondoren, koordenatuen ardatzak daude. Ardatz hauek jatorritik pasatzen diren zuzenak dira. Orokorrean, hiru dimentsiotako zinematika denez aztertzen dena hiru ardatzeko sistema erabiltzen da. Kasu gehienetan, koordenatu kartesiarrak erabiltzen dira. Hauetako ardatzen ezaugarririk interesgarriena euren artean perpendikularrak direla da. Perpendikulartasun honek asko errazten du puntu baten posizioaren kokapena espazioan, ardatz bat ezin baita beste bien inolako konbinazioren bidez lortu.

Ardatz hauei ipintzen zaizkien ikurrak (x \, luzerako, y \, altuerarako eta z \, sakontasunerako) eta euren bektore unitarioak (\hat i \,, \hat j \, eta \hat k \,) matematikan orokorrean ipintzen direnak dira.

Hirugarrena, denbora da. Hau magnitude espaziala ez izan arren guztiz garrantzizkoa da. Erreferentzia-sistemak orokorrean erabiltzen dira espazioa neurtzeko; baina denbora kontuan hartu gabe ezin da espazioa neurtu. Dena den, erreferentzia-sistemak erabili daitezke denbora soila neurtzeko.

Unitateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beti bezala, unitate-sistemaren arabera erabiltzen da unitate bat edo beste:

Idazkera zientifikoan gehienetan NUS erabiltzen da. Bertan magnitude espazialetarako metroa eta denborarako segundoa erabiltzen da.

cgs sisteman zentimetroa eta segundoa erabiltzen dira.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]