Errefluxu gastroesofagikoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Errefluxu gastroesofagikoa, urdaileko edukia hestegorrira bueltatzen denean gertatzen da. Errefluxu hau fisiologikoa izan daiteke kardias esfinterraren erlajazio iragankorra ematen denean, adibidez janari oparo baten ostean. Baina normalean patologikoa da.

Sintomak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pirosia eta erregurgitazioa dira ezaugarririk nabarmenenak. Pirosia janari oparoek, haurdunaldiak, decubito supino posizioak, esertzeko ahaleginak eta sabel inguruko arropa estuek errazten dute.

Errefluxua denboran asko luzatzen bada konplikazioak sor ditzake, hala nola, esofagitis peptikoa, hestegorriko mukosaren metaplasiak sor ditzakeena eta Barrett-hestegorria, zeinen ondorioz ultzera peptikoak eta lesio kartzinomatosoak sor daitezkeen. Gainera, ultzeren ondorioz odoljario akutu zein kronikoak eman daitezke, anemia ferropenikoa garatzeko arriskua handituz.

Arnas aparatuan ere edukiko ditu ondorioak, ezagunenen artean: