Errefrakzioa
Errefrakzioa uhin bat bi ingurune banatzen dituen gainazalera iristean, bigarren gainazalera sartzen da uhin-higiduraren energiaren zati bat eramanez eta hedapen-norabidea aldatuz. Errefrakzioa uhinaren abiaduraren aldaketaren ondorioz sortzen da eta gertatu dadin, bi inguruneek errefrakzio-indize ezberdina izan behar dute.
Errefrakzioaren legea [aldatu]
Errefrakzioaren legea edo Snell-en legeak honakoa dio:
- Izpi errefraktatua, normala eta izpi erasotzailea plano berean daude.
- Eraso-angeluaren sinuaren eta errefrakzio-angeluaren sinuaren arteko erlazioa konstantea da, eta uhin-higidurak bi inguruneetan dituen hedapen-abiaduraren arteko erlazioaren berdina. Kantitate konstante horri (n12) bigarren ingurunean lehenengoarekiko duen errefrakzio-indize erlatiboa deritzo.

Errefrakzioaren legea Willebrord Snel van Royen "Snell" fisikari herbeherearrak ondorioztatu zuen eta aurreko guztia kontuan izanik, legearen adierazpide aljebraikoa honela enuntzia dezakegu:

non
: Lehenengo ingurunearen errefrakzio-indizea
: Bigarren ingurunearen errefrakzio-indizea
(edo
: Eraso-angelua
(edo
: Errefrakzio-angelua
(orokorrean):
.
Kasu berezi bat dago non errefrakzio-angelua 90º den eta normalarekiko perpendikularra irteten da izpi errefraktatua banaketa-gainazaletik justu-justu. Azken hau gertatzean eraso-angeluari (
) muga-angelua deitzen zaio, eta balio hori gaindituz errefrakzioaren ordez, isladapena gertatuko litzateke. Fenomeno honi isladapen osoa ere deitzen zaio.
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- Animazioa (Ingelesez)
: Lehenengo ingurunearen errefrakzio-indizea
: Bigarren ingurunearen errefrakzio-indizea
: Eraso-angelua
(edo
: Errefrakzio-angelua
(orokorrean):
.