Errefuxiatu
Errefuxiatua arrazoi politiko eta sozialengatik bere bizitokitik ihes egin eta beste toki batean babesa bilatzen duen pertsona bat da. Errefuxiatuen eskubideak babesten dituzten Nazio Batuek horrela definitzen dute errefuxiatua: "arraza, erlijio, herritartasuna, gizarte talde bateko kidea izateagatik nahiz iritzi politikoengatik jazartua izateko duen beldur bizia dela eta, bere herritartasunari dagokion lurraldetik kanpo dagoen pertsona da, bere herrialdera itzuli ezin daitekeena edo nahi ez duena" (Ginebrako Hitzarmena, 1951). Errrefuxiatuei harrera egokia emateko hainbat estatuk eta nazioarteko erakundek bermatzen duten eskubideari asilo eskubide deritzo. 1951n errefuxiatuen babeserako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Goi Mandataritza (ACNUR) sortu zen, egun ere errefuxiatuen babesa eta laguntza bideratzen duena.