Erregai fosil

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ikatza, erregai fosil mota.

Erregai fosila Lurraren litosferan aurkitutako hidrokarburoak dira, erregai gisa erabiliak. Egun, erregai fosilak energia sortzeko lehengai nagusia dira, munduko energia premien %90 betetzen dute eta.

Erregai hauek bukatzeko arriskuak beste energi mota batzuk bilatzera bultzatu gaitu. Erabiltzen ditugun lehengaien zati handi erregai fosilak dira: ikatza, petrolioa eta gasa. Erretzean karbono dioxidoa eratzen dute

Eguzkia da gure planetan dagoen energiaren zatirik handienaren iturria. Bera da haizeen arduraduna, gainazaleko uren lurrintzearena, hodeiak sortu eta hodeien eta eurien eragitearena. Eguzkiaren beroa eta argia dira zelula bakarreko landare eta animalien garapenerako beharrezko diren erreakzio kimiko ugarietarako oinarriak. Eta landare eta animalia horiek dira, mendeen poderioz, gaur egun erabiltzen ditugun erregai fosilak sortu zituztenak.

Energia-sortze prozesua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Energiaren kontserbazio-printzipioak dioenez, energia ez da sortzen ez deuseztatzen; eraldatu egiten da soilik. Natur inguruneak funtzionatzen baldin badu, energia eraldatu eta izaki bizidun batzuetatik besteetara igaroko da. Landareek eguzki-energia energia kimiko bihurtzen dute, eta hori beren zeluletan metatzen da. Animalia belarjaleek, jatorri begetala duten elikagaien bidez, energia kimikoa erdiesten dute, beren molekuletan gordetzen dute, eta gerora animalia haragijaleenganaino iritsiko da energia hori. Horrek esan nahi du energia lortzeko, energia gordeta duen gorputz batetik hartu behar dugula, eta gero eraldatu. Gorputz horiei energia-iturriak deitzen zaie.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erregai fosil Aldatu lotura Wikidatan