Errege-opil

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Errege-opila.
Frantzia iparraldeko errege-opila.

Errege-opila herrialde katoliko zenbaitetan urtarrilaren 6an Epifania ospatzeko prestatu eta jaten den opil gozoa da. Espainian eta Frantzia hegoaldean eraztun itxurako opila da, fruitu konfitatuz apaindua eta batzuetan esne-gain edo kremaz betea. Frantzia iparraldean hostorezko opila da, frangipanez (almedra-kremaz) kremaz edo txokolatez betea

Ohikoa da barruan kutun moduko objektu txikiak (zeramikazko panpinak, babarrunak, ...) sartzea. Opila jatean kutuna aurkitzen duenak errege izendatzen da egun horretan. Tradizio berriago baten arabera, kutuna aurkitzen duenak ordaindu egin behar du opila.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Errege-opil Aldatu lotura Wikidatan
Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.