Errege-erregina katolikoak
Wikipedia(e)tik
Errege Katolikoak Isabel I.a Gaztelakoa eta Fernando II.a Aragoikoa ziren. Bien arteko ezkontzarekin (1469an) Iberiar Penintsulako bi erresuma handienak elkartu ziren.
Euren erregetzan Nafarroako Erresuma, Kanariar Uharteak eta Granadako Erresuma konkistatu zituzten. 1492an eurek ordaindutako espedizio batek Amerika "aurkitu" zuen, kolonizazio prozesua hasiz eta modu honetan Espainiaren boterea handituz.
Eduki-taula |
[aldatu] Erregina
Sakontzeko, irakurri: Fernando II.a Aragoikoa
Isabel I.a Gaztelakoa, baita ere Isabel katolikoa deitua, (1451-1504) Gaztelako erregina izan zen 1474tik 1504ra. Joan II.a Gaztelakoaen eta Isabel Portugalgoaren alaba zen. Bere anaia Alfontso hil zenean, Isabel Gaztelakoa koroaren jaraunsle izendatu zuten, Guisandako itunaren bidez (1468). Erreginaren anaiorde Enrike IV.ak, beronen alaba Joana Beltranejaren eskubidea baztertuz onartu zuen delako itun hori. Baina, Joana Beltranejak Gaztelako koroa eskuratu nahi zuenez, Portugalen laguntzarekin Gerra Zibilari hasiera eman zion. Isabelen aldekoek garaitu ondoren (1476) Portugalekin bakea sinatu zen Alcobendasen (Madril) 1479ean.
[aldatu] Erregea
Sakontzeko, irakurri: Isabel I.a Gaztelakoa
Fernando II.a Aragoikoa, baita ere Fernando Katolikoa deitua, (1452-1516), Napoli (1504-1516), Valentzia, Sardinia eta Nafarroakoa (1512-1516) eta Bartzelonako Kondea izan zen. Joan II.a eta bere bigarren emazte Juana Enríquez-en semea. Aragoiko errege 1479 eta 1516 urteen bitartean. Gaztelako errege-kontsorte 1474 eta 1504 bitartean eta Gaztelako Koroako erregente 1507 eta 1516, bere alaba Juana Eroaren gaixotasuna zela eta, Felipe Ederraren heriotza eta gero. Siziliako (1468-1516) eta Napoliko (1504-1516) errege. Fernandok beaumondarren babesa lortu zuen Nafarroa konkistatzeko 1512an. 1515 Nafarroako Gorteek Aintzinako Erresuma Gaztelako Korora bat zedin adostea lortu zuen, eta erresuma legez Gaztelako zati bihurtu zen ("de facto" hiru urte lehenago konkistatua izan zen arren.
Gaztela eta Leon, Aragoi eta Sizilia eta Granadako armarriek osatua
[aldatu] Nafarroako Konkista
1512an Fernando Katolikoaren tropek Nafarroako Erresuma eraso, konkistatu eta Gaztelara batu zuen. Hala ere, Nafarroako Garaiak ez zuen erresuma titulua galdu 1839ra arte. Urte hartan probintzia soil bilakatu zen.
Nafarroa Behereak erresuma independente gisa iraun zuen, 1589 urtera arte. Urte hartan, Henrike III.a Nafarroako Erregea ezkontza bitartez Frantziako errege bihurtu zen. Ordutik aurrera Frantziako erregeek "Frantziako eta Nafarroako errege" titulua eraman zuten.
[aldatu] Erlijioa
Espainia Italia baino katolikoagoa zela aldarrikatu zuten errege-erreginek, Elizaren egoitza nagusia zena. Granadako Erresuma konkistatu eta hurrengo egunean, Alhambran dekretu bat aldarrikatu zuten, erlijioz aldatu ez zuten juduak erbesteratuz.

