Errege Pabilioia (Sevilla)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Errege Pabilioia
Errege Pabilioia

Errege Pabilioia, Sevillako Maria Luisa Parkean dagoen Amerikako Plazan kokatua, Anibal Gonzalezek eraiki zuen 1911 eta 1916 bitartean 1929ko Sevillako Iberoamerikar Erakusketarako. Bere estiloa, gotiko flamigeroa da.

Erakusketan, Errege Etxearen Bilduma Artistikoak izateko proiektatu zen. Zur polikromatuzko bere kasetoidurak eta bere fatxadako zeramika zuri eta urdina nabarmentzen dira. Sarreran, Espainiako monarkiako armarriak (Bizkaiko Jaurerria, Toskana eta Borgoinako dukerria, Espainiako Erresuma, Molinako Jaurerria eta Jerusalemgo Erresuma) eusten dituzten sei arrano, handik igarotzen direnei ongietorria ematen bezala agertzen dira. Pabilioiaren inguruan, ur jokoak dituzten urmaelak daude.

Albo batean, Pabilioi Mudejarra, eta, bestean, Arte Ederren Pabilioia ditu, gaur egun, Arte eta Ohitura Herrikoien Museoa eta Sevillako Arkeologia Museoa direnak. Bere aurrean, urmaeldun iturri handi bat dago, non, oraindik, karpa gorri batzuk mantentzen diren, eta, aurrerago, ia Amerikako Plazatik kanpo, Usoen Iturriak daude, non oso arraroa den arrapaladon doazen haurrak, hegazti hauei jaten ematen ez ikustea.

Landaretza

Eraikina inguratzen duen landaretza, klibiaz (Clivia miniata) osatua dago, berde ilun koloreko bere hostoak, lorategi itzaltsuetarako oso egokiak dira, zinta-belarrez (Chlorophytum comosum) eta basolibondoz (Olea europaea, 'sylvestris' barietatea). Bere ate nagusian, hiriko bi jakarandarik antzinakoenak daude, 1929koak direnak.

Gaur egun, Errege Pabilioia, Sevillako Udaletxearen udal zerbitzuen egoitza bezala erabiltzen da.

Irudi galeria