Erregeen harana

Wikipedia(e)tik
Erregeen Harana» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Antzinako Tebas bere nekropoliekin1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Luxor temple27.JPG
Luxorreko tenplua.
Erregeen harana non dagoen adierazten duen Egipto-ko/-go/-eko mapa
Erregeen harana
Erregeen harana (Egipto)
Mota Kulturala
Irizpideak i, iii, vi
Erreferentzia (ID) 87
Kokalekua EGY
Eskualdea2 Herrialde arabiarrak
Izen ematea 1979 (III. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Erregeen harana[1] (arabieraz Wādī al-Mulūk (وادي الملوك): Erregeen ateen harana) Antzinako Egiptoko nekropoli bat da, Luxorretik gertu dagoena, eta non Egiptoko Inperio Berriko (XVIII., XIX. eta XX. dinastiak) faraoi gehienen hilobiak dauden, baita zenbait erregina, printze noble eta animalirenak ere. Modu herrikoian antzinako egiptoarrek Ta-sekhet-ma'at (Zelai Handia) bezala ezagutzen zuten.

Antzinako Tebas bere nekropoliekin izeneko multzoaren zati da, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuena 1979an. Niloren mendebaldeko ertzean dago, Tebasen aurrean (egungo Luxor), nekropoliaren bihotzean. Haran hau bi haranez osatua dago, Ekialdeko harana, TT klabearekin (Tebaseko hilobia) zenbatutako hilobiak dauden tokia, eta Mendebaldeko harana edo Tximinoen harana, WV (West Valley) deiturikoekin. Erregeen haranean nagusi da Meretseger ("Isiltasuna maite duena") izeneko muinoa, eta tontorrean piramide natural eran amaitua dagoena.

Jatorria: XVIII. dinastia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dra Abu el-Nagako nekropolia utzi zuen lehen errege ezaguna XVIII. dinastiako hirugarren erregea izan zen, Tutmosis I.a, K. a. 1500 inguruan (K. a. 1504 eta K. a. 1492 artean gobernatu zuen) bere errege arkitektoa zen Ineniri bere hilobiaren eraikuntza enkargatu ziona erabateko sekretupean. Ineni bera harrotzen da bere eraginkortasunaz honakoa esanez: ez ninduen inork ikusi, ez ninduen inork entzun.

Hasiera batean, baliteke Erregeen haranean familiaren hilerri bat bezala pentsatu izana, ez soilik erregeei eskainia. Horren froga hilobi txiki gehiago dira, ia guztiak XVIII. dinastiakoak, non, zalantzarik gabe, erreginak, printzeak eta printzesak hilobiratuak izango ziren. Soilik Erreginen harana sortu ondoren jaitsi zen nabarmen Erregeen haranean lurperatutako erregeak ez ziren pertsonen kopurua.

Seti I.aren hilobia, beharbada, Erregeen haraneko ederrena.
Tutankamonen hilobia, Erregeen haraneko ezagunena 1922an aurkitua izan zenetik..
Tutmosis III.aren hilobia, bere margolan estilizatuengatik ospetsua.

XVIII. dinastiako erregeen hilobiak izan dira, gehienak, aurkituak izaten azkenak. Hau, hilobiak eraiki zituztenek euren sarrera ondo disimulatu izanaren ondorio da, baita denboraren igaroaz atarian erori ziren hondakinengatik ere. Hala ere, ezagutzen denez behintzat, horietako bik baino ez zituzten mantendu kalterik gabe bertan lurperatuak zeudenak eta bertako altxorrak, arpilatzaileengandik salbu, KV46ak eta KV62ak, biak garai honetakoak.

Erregeen haranak, dinastia honek iraun zuen bitartean bertan behera utzia izateko saiakerak jasan zituen: uste denez, Tutmosis II.ak bere hilobia beste toki batean eraikiarazi zuen; Amenofis III.ak Mendebaldeko haranean egin zuen, tradiziotik urrunduz, baita Akenatonek ere, hiriburua Aketatonera eraman zuenean, basamortuaren erdian eraiki zuen bere hiri berria, nekropoli bat diseinatu zuen egungo Tell-el-Amarna. Litekeena da, Akenatonen arrazoi erlijioso eta politikoak alde batera utziz gero, gainontzeko saiakerak lehen hilobi arpilatzaileen agerpenagatik izatea, errege soldaduek eta gaueko guardiek ere eragotzi ezin zituztenak.

XIX. eta XX. dinastiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dinastia berriekin jasango zuen Erregeen haranak aldaketa sakon bat. Hilobiak diseinu erabat zuzenekoak izatera pasako ziren (XVIII. dinastiakoetan ez bezala, non ukondotzeak agertzen diren) eta euren sarrera aurkitzea errazagoa da aurreko dinastiakoenen kasuan baino. Honek lapurreta kopurua haziaraziko zuen, eta jada antzinarotik oso ezagunak ziren hilobiak hain zuzen ere garai honetakoak izango ziren.

Tebasek Niloren deltan zegoen Avarisen mesedetan hiriburutza galdu zuen arren, erregeek nekropolia mantentzen eta euren hil tenpluak Nilo ibaiaren mendebaldeko ertzean eraikitzen jarraitu zuten. Dena dela, gauzak aldatzen ari ziren, eta erregeak geroz eta baztertuago zuten antzinako hiriburua, eta Amonen Apaiz Gorenak kontrola hartzen ari ziren. Aldi berean, Egipto ahultzen ari zen, eta gosea eta pobrezia herritar xumeen artean agertzen hasi ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Erregeen harana