Erreginen Harana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antzinako Tebas bere nekropoliekin1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Luxorreko tenplua

Mota Kulturala
Irizpideak i, iii, vi
Erreferentzia 87
Kokalekua EGY
Eskualdea2 Herrialde arabiarrak
Izen ematea 1979 (III. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Erreginen Harana nagusiki Egiptoko XIX. dinastia eta Egiptoko XX. dinastiako printze eta erreginak lurperatuak izan ziren nekropoliaren izena da, aurreko garaietako zenbait ere aurkitu diren arren. Erregeen Haranetik hegomendebaldera dago, Luxor parean, Niloren mendebaldeko ibarrean eta Erregeen Harana baino toki txikiagoa eta kalitate kaxkarragoko harriduna da. Ta Set Neferu ("edertasunaren tokia") egiptoar izena jaso zuen, eta arabieraz egungo Biban el-Harim (بيبان الحريم) da.

Antzinako Tebas bere nekropoliekin izena jasotzen duen multzoaren zati da, 1979an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuena.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haran hau Erregeen Haranetik gertu dago, Niloren mendebaldeko ibarrean. Toki hau Tebasetik gertu zegoelako aukeratu zen. Egiptoko XVIII. dinastiako faraoiek, hilobi bezala piramideak eraki ordez, eta hauek agian lapurretak askoz errazago jasaten zituztelako, harkaitzean zulatutako hilobietan lurperatuak izatea aukeratu zuten.

Multzoa zenbait uadi edo haranek osatzen dute:

  • Erreginen Harana, haranik garrantzitsu eta handiena.
  • Ahmose printzearen harana, bere izena bertan aurkitutako lehen hilobia den QV88an lurperatutako pertsonagatik jasotzen duena.
  • Trikuharriaren harana, forma hori duten harkaitz batzuengatik izendatua dena.
  • Sokaren harana, bertan soka kopto batzuk aurkitu zirelako izendatzen dena.
  • Urjauzi handiaren harana, euri garaian urjauzi bat sortzen zelako izendatua.
  • Hiru putzuen harana, putzuetan aurkitutako hiru hilobirengatik izendatua.

Ptahren tenplu bat dago, eta Hiru Putzuen haranean Deir el Rumi koptoar monasterioaren hondakinak mantentzen dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nefertari Erreginen Haraneko bere hilobian.

Haranaren sortzaile bezala Egiptoko XIX. dinastiaren sortzailearen emazte izan zen Sitra hartzen den arren, benetan bera baino lehenago Egiptoko XVII. dinastia eta Egiptoko XVIII. dinastiakoak diren zenbait hilobi eta hil putzu zulatu ziren. Dena dela, Sitragandik bihurtu zen toki hau agintari zen faraoiaren emazte eta seme gogokoenen toki esklusibo.

Lehen errege hilobia toki honetan Giovanni Belzonik aurkitu zuen 1816an, Tytirena. John Gardiner Wilkinsonek 24 hilobi aurkitu zituen 1828an. Jean-François Champollionek eta Rosellinik aurreko hilobiak 1829an identifikatu zituzten. Carl Richard Lepsiusek inbentario berri bat egin zuen, objektu ugari dokumentatu eta berreskuratuz. Ernesto Schiaparelli eta Francesco Ballerinik 1903an Erreginen Haranaren indusketa sistematiko bat abiarazi zuten, Nefertariren hilobia aurkituz, tebastar nekropoliko bitxirik ederrena. Bertako margolanek lehen aldiz erliebea ematen diete irudiei, batez ere erreginaren aurpegiari, masailetan eta ezpain ertzetan itzalak jarrita.

Gaur egun, Erreginen Haranean 98 hilobi eta putzu daude, horietako batzuk eraiki bezain pronto utzi zirenak eta sekula okupatu ez zirenak, eta QV siglekin identifikatu eta zenbatuak. Hilobi hauetako gehienak kontserbazio egoera kaxkarrean daude, baina badaude gutxi batzuk oso ederrak miresmena pizten dutenak. Batzuk, apainduak dauden arren, ez dute adierazten nor dagoen lurperatuta. Toki honen lan dokumentala ezinbestekoa da, sekula aurretik ezagutu ez ziren printze eta erreginak ezagutzea ahalbidetu baitigu, baita hilerri berezi honetan falta diren pertsona garrantzitsuak nortzuk diren jakitea ere (Isis-Nefert erregina kasu, honen hilobia oraindik aurkitu ez delarik).

Hilobien zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erregeen Haranarentzako KV (Kings Valley) eta Mendebaldeko Haranarentzatko WV (West Valley) siglak erabiltzen diren bezala, Erreginen Haranarentzat QV (Queens Valley) siglak erabiltzen dira toki honetan zulatutako hilobi ugarietako bakoitza identifikatu ahal izateko.

Izena Lurperatua Garaia
QV1-QV7 ¿? XVIII. dinastia
QV8 Hori, 18. dinastiako printzea eta izenik gabeko printzesa bat XVIII. dinastia
QV9-QV16 ¿? XVIII. dinastia
QV17 Meritra eta Uremerutes, printzesak XVIII. dinastia
QV18-QV23 ¿? XVIII. dinastia
QV24 ¿? XX. dinastia
QV25-QV29 ¿? XVIII. dinastia
QV30 Nebiri, errege ikuiluen buruzagia XVIII. dinastia
QV31 Izenik gabeko erregina XIX. dinastia
QV32 ¿? XVIII. dinastia
QV33 Tanedyemy, printzesa, Horemheben alaba? eta erregina, Sethy I.aren emaztea? XVIII-XIX. dinastiak
QV34 Izenik gabeko erregina XIX. dinastia
QV35 ¿? XVIII. dinastia
QV36 Izenik gabeko printzesa XIX. dinastia
QV37 ¿? XVIII. dinastia
QV38 Sitra, Ramses I.aren emaztea XIX. dinastia
QV39 ¿? XVIII. dinastia
QV40 Izenik gabeko erregina XIX. dinastia
QV41 Amaitu gabeko hilobia XX. dinastia
QV42 Paraheruenemef, Ramses III.aren semea XX. dinastia
QV43 Sethirjopshef (ondoren Ramses VIII.a), Ramses III.aren semea XX. dinastia
QV44 Jaemuaset, Ramses III.aren semea XX. dinastia
QV45 Amaitu gabeko hilobia XX. dinastia
QV46 Imhotep, Tutmosis I.aren bisirra XVIII. dinastia
QV47 Ahmose, Seqenenra-Taoren alaba XVII-XVIII. dinastiak
QV48 ¿? XVIII. dinastia
QV49 ¿? XIX. dinastia
QV50 ¿? XX. dinastia
QV51 Isis Tahemdyeret, Ramses III.aren emaztea XX. dinastia
QV52 Tyti, Ramses IX.aren alaba eta Ramses X.aren emaztea? XX. dinastia
QV53 Ramses, Ramses III.aren semea XX. dinastia
QV54 Amaitu gabeko hilobia XX. dinastia
QV55 Amenhirjopshef, Ramses III.aren semea XX. dinastia
QV56-QV57 Amaitu gabeko hilobiak XIX. dinastia
QV58-QV59 ¿? XIX. dinastia
QV60 Nebettaui, Ramses II.aren alaba eta emaztea XIX. dinastia
QV61-QV65 ¿? XVIII-XIX. dinastiak
QV66 Nefertari, Ramses II.aren emaztea XIX. dinastia
QV67 ¿? XVIII. dinastia
QV68 Meritamon, Ramses II.aren alaba eta emaztea XIX. dinastia
QV69 ¿? XVIII. dinastia
QV70 Nehesy XVIII. dinastia
QV71 Bint-Anat, Ramses II.aren alaba eta emaztea XIX. dinastia
QV72 Baki, printzea, eta Hatneferet, printzesa XVIII. dinastia
QV73 Henuttaui, Ramses II.aren alaba eta emaztea XIX. dinastia
QV74 Dua Tentopet, Ramses III.aren alaba eta Ramses IV.aren emaztea XX. dinastia
QV75 Henutmira, Ramses II.aren alaba? eta emaztea XIX. dinastia
QV76 Meritra, printzesa XVIII. dinastia
QV77-QV79 ¿? XVIII. dinastia
QV80 Tuya, Sethy I.aren emaztea eta Ramses II.aren ama XIX. dinastia
QV81 Heka... XVIII. dinastia
QV82 Minemhat eta Amenhotep, printzeak XVIII. dinastia
QV83-QV87 ¿? XVIII eta XX. dinastiak
QV88 Ahmose, printzea XVIII. dinastia
QV89-QV95 ¿? XVIII. dinastia

Beste hilobi batzuk Aurkitutako zenbait objekturen ondorioz, errege familiako beste zenbait kide haran honetan lurperatuta daudela ezagutzen da, baina hauen hilobia ez da ezagutzen.

  • Henut, XVIII. dinastiako identifikatu gabeko faraoi baten emaztea. Bere izena ontzi kanopo zati batzuen orlan agertzen da.
  • Menjeperre printzea, Tutmosis III.a eta Hatshepsut Meritraren semea. Ontzi kanopoen zatiak.
  • Nebetnehat, identifikatu gabeko dinastia baten erdialdeko Errege Emazte Handia. Bere izena ontzi kanopo zati batzuen orlan agertzen da.
  • Ti, faraoi baten alaba. Ontzi kanopoen zatiak.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]