Beterraba

Wikipedia(e)tik
Erremolatxa» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Beterraba edo erremolatxa
Beta vulgaris subsp. vulgaris
Beta vulgaris subsp. vulgaris


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Plantae
Dibisioa: Magnoliophyta
Klasea: Magnoliopsida
Ordena: Caryophyllales
Familia: Chenopodiaceae
Generoa: Beta
Espeziea: B. vulgaris
Izen binomiala
'Beta vulgaris'
L.

Beterraba (Ipar Euskal Herrian) edo erremolatxa (Hego Euskal Herrian) Beta vulgaris landare espeziearen izen arrunta da. Landare hau bi urterokoa da gehienetan, nahiz eta iraunkor gisa ere joka dezakeen. 1-2 metroko zurtoinak ditu, eta horien gainean 5-20 cm-ko bihotz-formako hostoak (barietate landuetan handiagoak izan ohi dira). Loreak buru trinkoak osatuz ekoizten ditu, eta txikiak dira, 3-5 mm-ko diametrodunak, berdeak edo tindu gorrikoak, bost petalodunak. Haizearen bidez polinizatzen dira. Fruituak hazi gogorren mordo gisa sortzen ditu.

Taxonomia [aldatu]

Hiru azpiespezie sailkatu dira:

  • Beta vulgaris subsp. maritima. Ipar-mendebaldeko Europa. Landare txikiagoa, 80 cm-ko altuerakoa.
  • Beta vulgaris subsp. vulgaris. Europa. Landare handiagoa, 2 metrora artekoa. Landutako beterraben arbasoa.
  • Beta vulgaris subsp. cicla

Ekologia [aldatu]

Beterraba ez da oso zorrotza lurzoruaren mantenugaiekin; horri esker, lehenago beste barazki batzuk landatu diren lurretan jar daiteke. Haatik, oso sentikorra da hotzaren eta izozteen aurrean.

Zuzenean ereiten da eta bere hazkunde-garaia 80 eta 140 egun artekoa da.

Erabilerak [aldatu]

Landare honen erabilerarik arruntena elikagai gisa da. Gure ingurunean gehien bat azukrea ekoizteko erabiltzen da, baina zuzenean ere jan daiteke, eta koloratzaileak ekoizteko ere balio du.