Errenteriar ezagunen zerrenda
Errenteriar ezagunen zerrenda: Errenteriak hainbat pertsonaia ezagun ditu. Herriko hainbat kalek horietariko batzuen izenak dituzte.
Eduki-taula |
[aldatu] XV. mendea
Pio II.a Aita Santuak izendatutako Jauregi Sainduko notarioa izan zen. Halaber, Espainiako Errege-erregina katolikoen diruzain izan zen. Isabel I. Gaztelakoak, bere ordezkari gisa, herrialdearen fideltasuna jasotzeko antolatu Gipuzkoako Batzar Berezira bidali zuen, 1475eko urtarrilaren 2an.
Aragoiko Katalina Ingalaterrako erreginaren zerbitzaria izan zen. Lezoko Guillen kapitainaren alaba zen. Lasaoko Miguel errenteriarrarein ezkondu zen. Lezoko Mariak Errenteriako eliza nagusiko erretablu gotikoa eman zuela uste da. Egun erretablu hori ikusgai dago oraindik.
[aldatu] XVI. mendea
Martin de Renteria Uranzu izenekoa. Ozeano Itsasoko jenerala. 1526an Aruj edo Barbarossa Aljerreko Erregearen aurka borrokatu zen. Halaber, 1521ean eta 1523an frantziarren aurka egin zuen Hondarribian. Karlos V.ak jeneral titulua eta armarria eman zizikion.
Ozeano Itsasoko jenerala. 1568tik 1605era Felipe II.aren armadan jardun zuen. Bordeleko Blaya gazteluaren konkistan parte hartu zuen. Armadan ari zela, Ingalaterran hil zen.
Goletako hartzean jenerala izan zen, 1535ean.
1510ean Tripoli eta Bujiako konkistetan parte hartu zuen. Gaztelako Juana I.ak armarria eman zion.
Zubiaur jeneralaren taldeko almirantea izan zen Blayako gazteluaren laguntzarako espedizioan, 1593an. Ondoren almirantea izan zen Filipinetan; eta handik gutxira artxipielago horretan hil zen.
Indietako karrerako almirantea izan zen. San Quintineko batailan parte hartu zuen.
- Mosen Pierre edo Pedro Irizar
Apaiza izan arren, 1522an frantziarren aurkako borrokan parte hartu zuen, Arkaleko gainean.
1522tik Errenteriako apaiza izan zen. Garai hartan San Markoko mendian Madalena ermita eraikitzeko agindu zuela uste da. Loiolako Inaziorekin harremana zuen.
Alcalako Unibertsitateko (Madril, Espainia) kolegiala izan zen. Apaiza eta medikua zen.
Errenteriako bikarioa eta Hondarribiko Artziprestazgoko artzipreste ofiziala.
Batxilergoan graduatua, herriko bikario ezagunena izan zen. Diakonoa zelarik, hainbat Sakramentu Auto burutu zituen. Relación verdadera de la jornada del Rey Don Felipe III a la Provincia de Guipúzcoa izeneko lana idatzi zuen, 1616an Logroñon (Espainia) editatu zena.
[aldatu] XVII. mendea
Hegoaldeko Itsasoko jenerala eta Indietako Armadako gobernaria. Perun hil zen 1658an. Errenteriari diru kopuru handia eman zion, dirudienez herriko elizako altarea osatu eta herriko behartsuak laguntzeko.
Joanes Isastiren semea. Indietako karreran kapitain.
Itsasontzi egilea izan zen. 1658an hil zen. Errenteriako untzioletan 29 gerra galeoi eraiki zituen.
Juan Amasakoaren semea. Lehenik untzioletan aritu zen, baina Errenteriako alkate eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan herriaren ordezkaria izan eta gero, apaiz bihurtu zen.
Itsasgizon eta kosmografoa. Magallaneseko itsasartearen aurkikuntzan parte hartu zuen. Lubeltza etxearen jabe zen.
Herriaren defendatzailea izan zen, Errenteria eta Donostiaren arteko auziaren garaian. 20 urtetan zehar Gortera joan zen, herriko abokatu gisa.
1616an jaio eta 1674an zendua. Hainabat kargu izan zuen Espainian: Valladoliden katedraduna izan zen, baita Zamorako penitentziala eta Avilako magistrala ere.
1674an Errenterian jaioa. Santiagoko Ordenaren zalduna eta mariskala. Hainbat gerratan ibili zen: Mediterranioan, Italian, Santa Mariako lurmuturrean eta Amerikan. 1694an Kataluniaren aurkako gerran aritu zen. 1705an Peñiscolako gobernadoren bilakatu zen.
1660an jaio eta 1700ean hila. Alcalako Unibertsitateko (Madril, Espainia) arte katedraduna eta Calahorrako kanonigoa.
[aldatu] XVIII. mendea
1737ko ekainaren 8an Errenterian jaioa. Caracaseko Konpainia Gipuzkoarrean aritu zen. 1765an Caracaseko gobernadoreak kortso patentea eman zion, kapitain komandante mailarekin. Hainbat itsasontziren kapitain iza zen: "Nuestra Señora de Aranzazu", "Nuestra Señora del Coro" eta "La Prusiana". 1785an hil zen, gaur egungo Kolonbian.
1733an jaioa eta 1814an hila. Noticias Históricas de Rentería lana idatzi zuen, non Oiartzun eta Donostiarekin Errenteriak zituen auziak aztertzen zituen, beti Errenteriaren alde eginez. Gamonek, halaber, Udal Artxibategia gorde zuen 1793an, Frantziarekiko Konbentzio Gerraren testuinguruan.
Filosofia eta Teologiako lektorea, Mexikon hil zen 57 urterekin.
[aldatu] XIX eta XX. mendeak
1881eko azaroaren 17an jaiotako poeta. 1894an Lekarotzen ikasi zuen. 1900ean Aita Kaputxinoetan sartu zen. 1910ean Oroitu zaitez poesia lana idatzi zuen. Tuteran hil zen 1916ko ekainaren 10ean. Bere poesia idatziak 1935ean argitaratu zituzten, Olerkiak izenaz.
- Evaristo Bozas Urrutia kazetaria (1886 - 1929).
- Koldobika Jauregi, "Jautarkol" (1896-1971), apaiza eta euskal idazlea.
- Jose Antonio Loidi (1916-1999), idazlea.
- Mariasun Landa (1949-), idazlea.
- Xabier Oleaga (1956-), ikastolen mugimenduaren eta "Euskaldunon Egunkaria"-ren bultzatzailea.
- Txuma Murugarren (1964-), abeslaria.
- Patxi Gallego (1973-), komikigilea.
- Lander Garro (1975-), idazlea.
- Eider Rodriguez (1977-), idazlea.